BILATU

urria 31, 2016

HALLOWEEN VS. HOLYWIN

Defuntuen eguneko  bezpera itzul genezake Halloween izena. Bai, zelta jatorria omen duen ohitura horri nagokio, nire buru eskeman oraindik iragazi ezin izan dudan ospakizun inportatu ganorabakoari. Izpi katodikoetako hodien bilakaera finak sortutako tele aparailu magikoak usadio arrotz horren errealitatea sendotu du gure gizarte noragabean, eta ondorioz kontsumo ergela disparatu egin da.

Eta bere jatorrian ere kristautasunaren eta horren aurreko sineskerien arteko sinkretismo hutsa denari espainiar eliza katolikoaren sektorerik atzerakoienetatik Holywin bataiatu

duten ekintzarekin egin nahi diote aurre. Gehiegi nire ulermenerako!  Hobe litzateke pentsatuko balute nola erakar gaitzaketen hiritarrok modu naturalean, apal eta bizirik.

Ergelkeriari pitokeriarekin erantzutea esaten diot nik horri.  Errainu zerutiarrek sutsu erantzungo ei diote iluntasunaren erreinutik datorrenari eta ondorioa ... Zein izango ote da ondorioa? Garbi dago: alde bateko eta besteko txatxukeria.

2 iruzkin:

  1. Nik hauxe idatzi nuen honi buruz:
    https://dantzan.eus/kidea/oier/halloween-invasion-2012-halloween-euskal-festa-bat-da-iv

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko, Oier
      Jaiari (ospakizunari) estalkitik heltzen zaionean burugabeak iruditzen zaizkit (kuian islatuta izan ala ez) Segi ondo!

      Ezabatu