BILATU

Jesus Trincado etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jesus Trincado etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 04, 2011

HE VIVIDO. Bizi izan juat




Urte mordoa ahaleginetan eman ondoren, esan dezaket jadanik irakur daitekeela nire beste liburu bat Interneten. Hain zuzen, 2000 urtean publikatu nuen BIZI IZAN JUAT deritzanaren erdarazko bertsioa zintzilikatu dut sarean, interesatuek aukera izan dezaten bertsio originalean nioenaz jabetzeko.

HE VIVIDO. Bizi izan juat da liburu berriaren titulua, formatu digitalean eskainiko dudana, paperean argitaratzeko erraztasunik izan ez dudalako. Eta aipatu urtean euskaraz argitaratutakoaren bertsioa da, duela hiruzpalau urte paperezko ediziorako prestatuta eta, arrazoi bitxi batzuk tarteko, ezina gertatu dena. Baina, gaitzerdi!, aprobetxa ditzagun, bederen, arrasatear Udalak itzulpenean inbertituriko sosak eta eman diezaiodan irakurleari aukeratxo berri hau.

HE VIVIDO. Bizi izan juat, Jesus Trincado arrasatearraren bizitza da, eta bertan ibilaldi luze baten isla eskaintzen da, 1908 jaio eta 2006an hil baitzen protagonista Montevideon.

Liburu hau itzulpen baten itzulpena da. Jesús Trincado Baños arrasatearrarekin urte luzez izandako harremanaren fruitua izan zen “Bizi izan juat” titulatu nuena, 2000 urtean argitaratua. Jesusekin pilatutako gutundegian –ale guztiak gazteleraz, euskarazko aipamen ugarirekin- oinarritu nuen bere biografia, euskaraz sortua. Jesusek ezagutu egin zuen liburua eta, zailtasunak zailtasun, baita irakurri ere.

Begien bistako arrazoiak tarteko, liburu hark bere publiko mugatua izan zuen eta lagun batzuek pentsatu zuten gazteleraz ere argitaratu behar zela. Oraingo hau da, beraz, iritzi horren ekarpena. Eta horregatik nioen, gutunetan Jesusek egindako baieztapenei nik egindako interpretazioaren itzulpen batean eraiki dela irakurlearengana iristarazten dudan liburu berri hau, gazteleraz.

Baina azpimarratu behar dut, poztasunez, bi itzulpenek Jesusen bizitza eta gogoa ederto mugatzen dituztela. Rosa Salvidek – Jesusen emaztea- jakinarazi dit bertsio hau irakurri duenean, Jesusek bere ondoan segitzen zuela iruditu zaiola. Eta horixe da eskergarriena.

Liburua Jose Antonio Altuna "Txatillo"ri eskaini diot, bera izan baitzen euskaraz irakurtzean liburuaren edukiaz gozatu zutenetako bat.



Liburua Interneten dago, Euskomedia Fundazioari esker. Hona hemen helbidea:

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/vivido/00001122.pdf

martxoa 03, 2011

TRINCADO ETA VITORIA: BIZITZA BATEN HISTORIA, ESKUTITZETAN



Beste bi eskutitz jaso ditut BEHIN IZAN ZIREN blogera. Biak Jesus Trincadok bere adiskide Marcos Vitoriari igorrita, 1940ko azaroan, bigarrenak data zehatzik ez daukan arren. Sasoi horretan Trincado bisita baten zain zegoen, hain zuzen Argèles sur Mer kontzentrazio esparrutik alde egiteko. Eta lortuko zuen, 2000ko “Bizi izan juat” nire liburuan Trincadok berak azaldu zuen bezala. Euskara erabiltzen du, Marcosi igaro nahi dizkion mezuak ezkutuago gera daitezen.

Lehen eskutitzari Marcosek egindako erantzuna iritsi ez bazaigu ere, bigarrenean antzeman daiteke hark erabaki bat hartu duela, eta lanean hasi da, dirudienez Toulouse ondoko baserri batean. Aurreko gutunetan maiz azaldu zaigun Mexikoko helburua desagertu da bi lagunen arteko komunikazioan, eta orain –balizko aukera bezala- Buenos Aires agertzen da. Idazten dio Trincadok: “Nos hemos enterado de algún propósito que parece tener el Gobierno Vasco o sus elementos para conseguir la evacuación de 12.000 vascos a Buenos Aires... Una vez allí (permíteme que salte a ello) tuviéramos la colocación de Gárate (bicicletas y fábrica de automóvil del estado) con seguras posibilidades y también Celes...”

Jesus askoz ameslariagoa da Marcos baino, eta lerro hauek idazten dituenerako Marcosek erabaki du bere etorkizuna Frantzian dagoela.

Marcosen ofizio berria dela-eta, Trincadok marrazki pare bat bidaltzen dizkio bigarren eskutitzean.


BEHIN IZAN ZIREN: http://behinizanziren.blogspot.com/

otsaila 27, 2011

TRINCADO ETA VITORIA: BIZITZA BATEN HISTORIA, ESKUTITZETAN



Gaurkoan lau eskutitz igo ditut, BEHIN IZAN ZIREN blogera. Lauak Jesús Trincadorenak. Kontzentrazio esparru desberdinetan egon zen bitartean Marcos Vitoriarengandik jasotakoak galdu egin ziren, Jesusen bizimodu ez ohikoarengatik. Behintzat, niri ez zizkidan eskuetaratu Trincadok, eta ziur nago berak etxean zituen guztiak entregatu zizkidala.

Trincadok, berezko bere umoreak hala gidatua, deitura desberdinak ematen dizkio Argèles sur Mer-i; Sahara del “Remolino del Diablo”, Costa Azul eta Isla de Argéles. Laugarrenean, hau da, Mexikoko Frantziako Enbaxadoreari bidalitakoan –nik daukadana aurreneko zirriborro bat delarik- marrazki bat eskaintzen digu arrasatearrak.

Trincado ziur zegoen egun haietan Mexikorako igarobidea iritsiko zitzaiela, eta denak jarraian Celestino Uriarterengana –Txilera- joan ahal izango zutela. Hala ere, kontzentrazio esparruko zurrumurruei jaramonik eginda, adierazten dio Vitoriari: “Hoy he sabido que está casi lista la cuestión, pero México impone una condición para restringir cierto sector político, pues dice que las “madres del cordero” de Gurs han dado un resultado indeseable para México, y el quid está ahora (se supone) en quién será el que ponga el cascabel al gato y hace la clasificación”

Irakurgarria da, oso, bere mamiarengatik, Mexikoko Enbaxadoreari igorritakoa. Quienes firmamos este escrito nacimos para mover las lanzas que Quijano (o Quijote?) depara y no la pluma de su padre, mil veces genial” Gainerakoak ere ildo beretik jotzen du

BEHIN IZAN ZIREN: http://behinizanziren.blogspot.com/

otsaila 19, 2011

TRINCADO ETA VITORIA: BIZITZA BATEN HISTORIA, ESKUTITZETAN


Beste bi eskutitz jaso ditut, BEHIN IZAN ZIREN blogera.

Egunak moteltasun handiz ematen ari dira Argèles sur Mer-eko kontzentrazio esparruan, eta Jesus Trincadok jo eta ke segitzen du informazioa ematen, nori eta bere adiskide mina den Marcos Vitoriari. Morala jaisten ari da atxilotuen artean, iristen zaizkien albisteak eta sortzen diren zurrumurruak egunetik egunera beltzagoak baitira. Eta Vitoria lasaitasunean ikasten ari delako, Trincadok inbidia dio adiskideari, eta horrela islatzen du bere sentimendua, bidaltzen dion marrazkian.

Trincadok Lluis Companys-i buruz idazten dio Marcosi, eta beste toki batean Arrasateko euren laguna den Celestino Uriarte Txilen itxaroten ari zaiela baieztatzen du.

Hala ere, kontzentrazio esparrutik aldegiteko esperantza galdu ez duen arren, morala ez zaio Trincadori gainezkatzen: En resumen, mi optimismo ha descendido a un 2% ante la esperanza de marchar. Antes la documentación tenía que hacerse a bordo; ahora, que la situación agota los últimos días, se habrán de montar oficinas de clasificación con un papeleo desesperante e interminable... Pero si después de esto volviéramos al erri con posibilidades, ¡qué hermosura de relevo de cargos va a haber! Es la satisfacción que abarca todos los sacrificios...”

Ezin dut ziurtatu Trincadok amesturiko “erri” hori Arrasate den. Mendeku administratiboa iragartzen ari dela dirudi.

BEHIN IZAN ZIREN: http://behinizanziren.blogspot.com/