Uztailaren
12ko lasterketarako prestatze lanetan ari dira hautagaiak. Aukera gehien
dituztenak diskurtso leun eta neurtuekin ari zaizkigu, outsider gizagaixoek berba sutsu bezain ganorabakoak botatzen
dizkiguten bitartean, sparring
tristearen papera betetzea baitagokie.
Urkullu ere hondarrera atera da, faborito denaren hitz ongi konposatu eta armoniatsuekin. Eta bere lehen mezuetan Gernika aipatu du, haritz zaharraren itzal berrian euskaldunok biltzeko irudi metaforikoa erabiliz. “Euskal Herriaren sinbolo eta erreferentea den Gernikako Arbolaren aurrean gaude” izan dira bere lehen berbak, sustrai sakon, kultura, identitate eta abarrekin jarraitzeko.
Ez naiz sinbologia politikoaren aldekoa, elkartzeko baino zatitzeko gehiago balio duelakoan bainago. Baina gogoratzen dut, iragan mendeko laurogeietako hastapenetan Euskadiko himnoaren gaineko eztabaida izan zenean nire ahotsa Gernikako Arbolaren alde altxatu nuela, hainbat eta hainbat euskaldunek bezala. Gero EAJren txilindroia etorri zen eta alderdiaren ereserkia inposatu zitzaigun, niri behintzat ezertxo ere sentiarazten ez didana.
Urkulluk aldarrikatzen duen espirituari helduz, ausartuko al da elkarrekiko sentimenduaren pizgarrirako litekeenaren Gernikako Arbola unibertsala himnotzat proposatzera?