Ez zuten
zori gaiztoko piztiaren kabia hautsi eta piztikumeek kaleak hartu dituzte, oker
jaiotakoen berezko diskurtso kirastuaren oihartzunak pozoinduta.
Eta hamarkadatako gorrotoa azalean geratu da berriz ere herritarron begirada izotzaraziz. Faxistek belaunaldiz belaunaldi transmititzen dute diferentearenganako amorru
akabatzailea, eta sumendien araberako eztanda batek den-dena suntsi dezake
gutxien uste denean. Laster alkandora urdin zaharrekin jantzita kaleratuo dira.
Egin ahal izan zutenek alperreko keinu ganorabakoetan galdu zituzten indarrak piztiari beldur, eta orain gailendu egin zaie, bazter guztietara ikara barreiatuz. Ez zuten googoratu nahi izan gizadiaren kontrako delitua kolektibitatearekiko begirunea hanka azpitik pasatzean hasten dela eta, orain kaietano deitzen duten jendilaje horri bost axola zaio beren interesetatik at dagoen guztia. Horrela izan da beti. Ez al duzue igarri gorri-horiz apainduta ez dagoena txikitzeko prest daudela?
Koronabirusaren gaineko kudeaketa izan da aitzakia orain, baina hurrengoan zezenak, ehiza, abortoa, etorkina… edota oilarren borrokak izango dira. Berdin die. Eta gobernuaren lema daramatenen aieneekin ez da ezertxo ere konponduko. Marlaskak emango al dio erantzun aproposa munstroari? Guardia zibilekin?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina