Animalia ahulak garelako froga izan da,
gutxien espero dugunean eror gaitezkeela ostera jaikitzeko esperantzarik gabe.
Zenbat eta zenbat adiskideren bizitzarako ilusioak betiko etena jasan duen!
Zenbat eta zenbat joan zaizkigun azken uneetan inoren hitz goxo entzun barik,
bakardade gorrian! Gaurtik aurrera, errepideak libreagoak ditugunean eta espazio
publikoak jendez betetzen direnean, desagertutako haien irudi lausotua
poliki-poliki oroimenaren arasetara igaroko da, eta laster hauts geruza batek
estaliko du. Beti ahanzkorrak izan garelako egiaztapena, hain zuzen.
Hirugarren faseko aurkitzeek ontzi hegalari
misteriotsuei buruzko hausnarketa txikitxoak egiteko balio beharko lukete,
txiki baina jarraikiak, etengabe lotuak, sufritu duguna hoztasunean neurtzeko
eta gizadiaren ibilbide existentziala koordenada humanoagoetara altxa ote
dezakegun ezagutzeko.
Argazkia: wikipedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina