Oraindik
itxoiten ari gara gure etxean, azken gerrako irabazleetako norbaitek barkamena
eskatu edo, behintzat, damu-sentimendurik ager diezagula, sendian eragindako
sarraskia dela eta. Laurogei urte luze eman dira faxistek legea hanka azpitik
pasatu eta zezen larrua oraindik itxi ez diren zauriz bete zutenetik... Egun
1936ko hiltzaile haien seme-biloba asko gurutzaldi berri baten beharra ikusten
ari dira, euren aberri sakrosantuan Francoren izpirituak agintzen jarrai dezan.
Uste dugun baino gehiago dira, zalantzarik gabe. Irudi genezakeen baino ausartagoak ditugu, entramatu judizial eta zigorrerazleak lagun. Eta gu hemen, inozo akaberakook, nonbaitetik argi printzak iritsiko zaizkigula pentsatuz.
Franco hiltzailea ohean zendu zen; hilda ere, sekula ez zen haren gaiztakeria epaitu; areago, urtetik urtera ahazturaren hodei interesatuak lausotuago proiektatu du oraingo gizartearen begietara militar absolutistaren historia beltza. Eta irrazionaltasunaren garroek giza inteligentzia zalantzan jarri du.
Baina ez; frankismo birrintzailearen testigantza defendatzeko eta salakuntzari tinko eusteko pertsona bakar batek ere bizirik dirauen bitartean historiako aro hura madarikatzeko eta erantzule haien (eta gaurkoen) izen eta izana deitoratzeko bezainbeste adorea izango da gure artean. Bizia kosta dakigukeen arren.

Gaiari buruz gehiago:
Argazkia: JMVM