Ez dakit non egongo zaren baina, ziur, iritsi zaren toki hori hankaz gora jarri nahi izango duzu, zurekin dauden guztion ongizatea haz dadin, infinituraino. Ez zaitut beste moduan ezagutu. Bultzatzen, sortzen, diseinatzen, giza taldeak animatzen eta lorpenekin gozatzen. Horixe izan da zure goiburua beti, eta iragan mendeko lehen hirurogeita hamarretan elkarren berri izan genueneko uneetara heltzen naiz baieztapenarekin.
Ezin dut
bururatu, bizitza honetan, zure gogoko Euskadi honetan zehar zure igarobidearen
gain esan dezakedan ezer originalik.
Hain handia izan da txikitatik bereganatu zenituen ideal horiei egindako
dedikazioa, non ezinezkoa zait zure ahalegina inbertitu zenituen ataletako bat
bakarrik nabarmentzea. Borrokalari kolosala izan zara. Ez zenidan inoiz esan
nondik ateratzen zenuen hainbeste kemen eta arnas, bata bestearen ondoren etengabe aurkezten zitzaizkizun
egitasmoetarako. Baina nik banekien: zure kontzientziarekiko konpromiso
sakonean.
Hemen utzi dituzun milaka lagunetako bat
besterik ez naiz, aurrerantzean zu gabe ezer ez dela berdina izango badakigunok.
Edozein premia estaltzeko luzatutako esku hori galdu dugu. Zure ikasgaia
geratzen zait, ezbeharrei aurre egiten jakitea - zein adibide eman diguzun
fisikoki betiko banandu gaituen azken horrekin!- eta horri eutsiko diot borrokan
jarraitzeko.
Eskerrik asko Gerra, bihotzeko adiskidea. Agur
eta ohore!!!
Argazkia: Jose Felix Diaz de Tuesta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina