Urte hasieran Abu
Dabiko jauregi batean; telefonoa entzuten da.
- Bai, esan.
Emeritoa naiz...
- Juanito!
Mario nauzu, Vargas...
- Mariete!
Aspaldiko! Zer moduz?... Esan didate Isabelekin hautsi duzula. Emakume hori maite
dudanarekin...
- Ez hasi,
Juanito, ikusten zaitudala...
- Lasai!
Gazteagoak ditut atsegin, je-je... Baina, esaidazu, zer dela-eta zure deia?
- Parisera
gonbidatu nahi zaitut, Frantziako Akademiako kide izendatu naute eta zeremonian
nire ondoan eduki nahi zintuzket.
- Zenbat? Badakizu, ni ez naiz dietarik gabe mugitzen.
- Gai hori ez
daramat nik, protokolokek baizik. Baina galdetuko dut eta eurek erantzungo
dizute.
- Eta
Akademiako hori zer da, ba?
-
Espainiakoaren antzera...
- Ez aipatu
niri Espainia! Ez naute maite...
- Banaka
batzuek bai, Juanito, eta nik asko. Horrexegatik nahi zaitut nire alboan eserita. Eta, arren, agindu baietz,
han egongo zarela. Dotore egongo naiz, soineko ikusgarria jantziaraziko
didate, ezpata eta guzti...
- Nik eraman
dezaket eskopeta,... je-je … elefanteetakoa.
- Zu zara, zu…!
Aste batzuk
geroago Parisen.
- Oso gazte
ikusten zaitut, Juanito.
- Zu ere ez
zaude bat ere gaizki. Eta zer ordutan da hitzaldia? Badakizu... loak hartzen
banau jo nazazu ukondoarekin, edo eztula egin. Gogoratzen al duzu
Cervantes saria eman genizunean nola geratu nintzen?
- Roke!
- Niri zezenak
gustatzen zaizkit gehiago... eta ehiza... denetarikoa! Je-je... Hor ez naiz
aspertzen, je-je...
- Bakarrik
etorri al zara?
- Ai pillin!
Dena jakin nahi duzu...! Rollo hau amaitutakoan ezustekotxo bat daukat
zuretzat.
- Ixo!… Patrizia ere etorri da-eta. Adiskidetu egin gara… Badakizu, Isabel ez zegoen prest... eta norbaitek zaindu behar nau zahartzaroan! Zuk ere Sofiarenganako zubia konpondu beharko zenuke…
- Kita, kita!… kutxa gotorraren giltza daukadan
bitartean…
- Baina ez zara orain Parisen ostera gonen
dantzan hasiko, ezta?
- Trankil
Mariete…beste oparitxo bat da ekarri dizudana.
- Zer detaile!
-
Ez hainbeste! Gure artean, prezioan sartu dut.
- A! Horrela
bada...
- ,,,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina