Iragarrita
zegoen bezala eta eguraldi kaskarra izan arren, kaleak umez bete eta alaitu egin ziren atzo.
Neurri aproposa, ene iritziz, etxeko txikitxoenek - izurrite honen aurrean ezer
gutxi uler dezaketenak eta, gainera, erantzukizun bat ere ez dutenak - osasun neurri guztiekin babestuta kalera ateratzeko aldeko boto guztiak zituzten.
Intoxikazioaren
desintoxikazioko lehen urratsa izan daitekeenak segida izango duelako
esperantzan nago, poliki-poliki normaltasunaren koordenadetara ohitu ahal izango
garelarik, ahaleginean ule batzuk utzi behar izan baditugu ere. Ezen, luze
eta nekagarria bihurtu da berrogeialditik haratago doakigun itxialdia.
Umeek
gurasoen konplizitatea izango dutela itxaroten dut, zakurrekin gertatzen dena
beraiekin jazo ez dadin. Inongo unibertsitateko goi zientzialari izan gabe ere,
etxeko leihotik begira aurkikuntza bat egin dut denboraldi honetan: euri denean zakurrek askoz
txiza gutxiago egiten dute. Behintzat, ez da hainbeste ikusten kaleetan gora, kaleetan
behera euren jabeekin, lasai-lasai paseatzen ari.
Meteorologia-baldintza
txarrekin ere gurasoek haurrak kalera aterako dituztela espero dut.
Argazkia: Tere Anda