Idatzi nuen behin nire unibertsitate pribatu zoragarria izan nuela Beizaman eta euskararen zirrikitu gogor baina goxoetan barrena ibiltzeko ikasketak egin nituela Urki baserrian. Gaurko albistea, ordea,
orduko nire maisua hil dela da. Iñaki Arruti lagun paregabearen heriotza
komunikatu zidan atzo goizean Xabier bere semeak eta gogoa goibeldu zitzaidan,
asko eta asko zor bainion nik Iñakiri - eta Juanita emazteari- batez ere
euskaltasunean iraun ahal izateko abiapuntuko plataforma sendoa beren ondoan
eraikitzen uztea.
Horrezaz gain, ordea, beste gauza bat ere erakutsi
zidan Iñakik bere izaera baikorretik: bizitzari egunero hartu behar zaiola
adarretatik, aurrera egingo badugu. Gizon praktiko, aitzindari, ekintza zale, eskuzabal,
zorrotza genuen... Hau da, edozein maisuri eskatu behar zaizkion doanak zituen
Iñakik eta azalean igartzen bazitzaizkion ere barne-barnetik zerizkion, amaiera
gabeko jario jakintsuan. Duela hiru hilabete bilobarekin egin nion bisita eta
txikitxoarentzat nirekin orain dela berrogeita sei urte erabilitako adieren
antzerakoak izan zituen ahoan Iñakik, funtsezko balioak eternalak direla
birfrogatuz.
Agur, Iñaki, bihotzeko maisua. Ikusi arte!
Argazkia: JMVM
Ez dit beste hitzik irteten: Eskerrikasko Txema.
ErantzunEzabatuBlog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuEKIN ETA JARRAI...!!!
ErantzunEzabatu