Isiltasunean eta zeruko argitasunaren
babespean disfrutatu dut udako solstizioaren gaua. Prismatikoen bidez
urruneko sutzarren dirdira begiztatu ahal izan dut eta unetxo batez gau
magikoaren partaide sentitu naiz, nire baitara bildua. Beste inoiz ez bezala
eraiki ditut gogoan bizidun izatearen orma hauskorrak. Eta bakearen
antzeko sentsazioak inguratu nau, bakardadean.
Ni ere izan naiz hotsaren zalea eta maite izan ditut ospakizun kolektiboak. Zikloak horregatik dira zikloak, hasiera eta bukaera dituztelako. Nik asko itxi ditut, eta konturatu naiz gehienak oharkabez joan direla. Akordatu orduko arrotzen hurrenak zitzaizkidan, nirekin zerikusirik izan ez balute bezala. Baina arreta apur bat jarrita, garbi dago haiek ere nire motxila partikularraren zatiak ditudala, nire NI mugatzailearen ezinbesteko puntu adierazgarriak.
Solstizioak mesedea egin dit eta tartetxo bat eskaini ahal izan diot neure buruari. Gero etxera itzuli naiz eta oinetakoak ihintzez busti zaizkit. Seinale on, euren bizitza ziklo osoa aspaldi erre zuten antzinako lagunen iritziz.

Argazkia: Elena Gonzalez
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina