Ez direla gai ados jartzeko? Ba... saiakeran jarrai dezatela, hauteskunde
berrien mehatxua ezgai ergelen lanabesa baita. Inuxentekeria galantetzat hartu beharrean, zirkulu interesatu
batzuengandik agertzen ari zaigun proposamen ziniko, ustel eta lotsagarriaren
errealitatea dugu abisu zitala.
Hauteskunde berriak, noiz arte? Ibex eta Cia.ren gogo oro birrintzailea bete
lezakeen koadro politikoa gauzatu arte? Mesedez! Horretarako, diot, ez al
litzateke merkeagoa (eta gorputzerako eramangarriagoa) hiritarron borondatea armez konkistatzea (eta
zanpatzea)? Hain zuzen, Ibex eta Cia.koek sinatuko
luketen bidea seinalatzen ari naiz, botere hondatzaileari berdin baitio
bitartekoak baldin eta boterean egonkortzea ahalbidetzen badio.
Aurreko batean nioen demokrazia dela herrentasun gutxien
darakutsan sistema, eta botoa ematen da alderdiek hiritarraren onerako erabil dezaten eta ez, jakina, euren interesetara aplikatzeko, Ibex-ek kontrakoa agin diezaiekeen arren. Gertatzen da sistema kristalizatu sentikortasun gabean hiritarrok panpinatzat hartzen gaituztela goiko instantzietan betierekotzea helburu dutenek eta irtenbidea kristala apurtzean datza, eraikin ez osasuntsua hamaika zatitan eror dadin.

Bien bitartean geratzen zaigu, gaurko moduko egunetan ume ginela abestu genuenaren
bertsio berria interpretatzea:
Inuxente babalora
hiritarron gogoa gora.