Autobusa irten zenean euria ari zuen eta erdibidean elurra. Barruko giro beroak musika entzutera animatzen zuen. Irratia piztu eta RNE Radio Clásicara konektatu nintzen. Beethovenen zazpigarren sinfoniaren bigarren mugimenduko notek, hau da, Allegretto famatuak, inguratu ninduten. Eta denbora batez konpositorearen bizitza garatzen den inguruneetara -1812- eraman nuen nire burua, obra hau sortzeko garaian, bainuetxe batean konfinatuta, jada hazten ari zitzaion gortasuna arindu nahian ziharduela.
Eta ezin izan nuen neure baitan erreproduzitu
besterik egin, nahi zuen bezala entzun ezin zuen melodia bat sortzeak
Beethovenentzat suposatu behar izan zuen drama, nahiz eta ziur nagoen bere
frustrazioan gozatzera iritsi zela, haren mamia igarri zuelako, edo, beste era
batera esanda, musika bere baitan eszenifikatu zuelako.
Sortzea gozatzea da, zentzumen guztiekin egin
ezin baduzu ere. Zerbait desberdina gauzatzeko gai zarela egiaztatzeak
zorionera garraiatzen zaitu, nahiz eta barrenean zorigaiztoak hunkituta
sentitu, madarikazioaren jomuga zarela uste izan arren. Iruditzen zait ez
dagoela ezer baliotsuagorik helburu berri baten etengabeko bilakuntzan aritzea
baino, atzean utzitako bide bertsutik segitu ala ez, baina, beti-beti-
ezezaguna mendera dezakezula pentsatuz.
Argazkia: Zuriñe