BILATU

ekaina 24, 2013

JUAN BAUTISTA AZKARATE “MONDRAGONES”: (100 + 22) URTE (BIDEOA)


Mondragonés, sasoi onean

Gaur, San Juan egunean, 122 urte beteko zituen “Mondragones” pilotari erraldoiak. Eta bideotxo bat prestatu dut, bere irudi batzuekin eta - Olaizola-Azkarate sendiari  eta  Sancho el Sabio Fundazioari esker- eskuratu ahal izan dudan partitura baten kalejiraren musikak girotuta. Ehun eta hogeita bi (100 + 22) urte; Juan Bautista handiak beste partidu bat irabazi izan balu bezala. 

Artean ume bat nintzela “Mondragonés” ezagutu nuenean nire aurrean irudi mitikoa neukala ohartu nintzen. Gaixorik zegoen arren, gizon hark indar berezia transmititzen zuen eta inguruan zituen lagunek begirune osoz begiratzen zioten, beren atzean arrasto ezabaezina utzi duten pertsonaia horietakoei eskaintzen zaien antzera. Juan Bautista Azkarate Egaña horixe genuen, Euskal Herriak emandako kirolaririk esanguratsuenetakoa, bai kirol marka handiengatik eta baita txapeldun zintzo eta apal izateagatik ere.


Omenaldia Mondragonesi: 1939-06-11, Donostian
“Mondragonés”ek hamarkada beteko historia egin zuen pilota munduan, 1917-1927 bitartean jaun eta jabe izan baitzen kantxa guztietan. Arrasateko izena eraman zuen ohore osoz kirol praktikan zein bizitza arruntean ere. Bere jaioterriak omenezko keinu bat izan zuen berarentzat 1934an eta oraindik Zaldibarko frontoian ikus daitekeen plaka eskaini zion: 

“Azkarate ta Egaña tar Jon B (Mondragones) pilotaririk aundien, gogorren eta gogotsuenari, bere jayoterriak. MCMXXXIV Urtean” 

“Mondragones” 1965eko apirilaren 11an hil zen, bere jaioterrian.  


Partituraren aurrealdea

Bideoa alaitzen duen musikaren partitura  Bergarako Gonzalez anaiek sinatuta dago, 1933ko irailaren 17an. Garai hartan Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaria Ignazio Gonzalez Escala zen. Eta horren seme Jose Mariak (1908) eta Migelek (1920) (Gonzalez Bastida) musika munduan izen handia  egin zuten. Izango al ziren bi anaia horiek “Mondragones” kalejiraren egileak? Baietz esango nuke nik, Jose Maria 1933rako Hernaniko Musika Bandako zuzendaria baitzen. Eta urte horretarako Migel Bergarako Bandako kidea genuen. Beraz, posible oso da bi anaiak egileak izatea. Partituraren aurrealdean irakurtzen da: “Al pundonoroso pelotari J.B.Azcarate. Mondragonés. Pasacalle vasco para piano a 2 manos. Por los Hermanos Gonzalez” 


Kalejiraren aitatasuna zalantzan egon daitekeen arren, bideoan entzuten den doinua Eugenio Etxebeste adiskideak ahalbidetu dit, partiturako notak digitalizatuz. Esker mila.

Bideoa



ekaina 17, 2013

MESSI IRUZURGILEA ETA ERGELKERIA

Messik burua galdu zuen, ala agian bere aitak. Ala biek. Eta bazterrak harrotu egin zaizkigu,  galdera nagusia jokalariari zer gertatuko ote  bide delarik,   justiziak burutu beharrekoa  zer den ahaztu izan balitz bezala. 

Ia-ia une bertsuan, komunikabideek ekarri digute Barçaren azken fitxaketa zalapartatsuaren zenbait zehazkizun eta arras txundituta geratu naiz honako klausularekin: "senyeraren" balore izpiritualak aurrerantzean defendatuko dituen ostikalariaren adiskideak Brasildik etorri ahal izango dira, bi hilabetean behin Barcelonara, gastu guztiak futbol taldeak ordainduta. Ez dut uste Master in Bussines Administration egitera bertaratuko direnik. 

Norbaitek esango dit enpresa pribatu batek bere diruarekin nahi duena egin dezakeela... Esan egingo dit, baina ni ez nago ados baieztapen horrekin. Edozein enpresak bere bezero, hornitzaile eta inguruko guztiei errespetua zor baitie; ez ditu iraindu behar, ezta keinuz ere. Diruak, gezurra iruditzen bazaigu ere, badu bere etika. Eta diru irabazte hutsak ez du edozein gehiegikeria baimentzen. Demokrazia ez da agintean daudenak edozertarako libertatea edukitzea. Agindu ahal izateak ez die korsikar patentea ahalbidetzen agintariei. Eta hori ahaztu egin dela dirudi.

Barça da erantzulea, onerako eta txarrerako, bere langileak kontratatzeko erabilitako bitartekoez. Eta horiek lege betebeharretarako duten obligazioez. Messik galdu du burua baina bere enpresak bidea erakutsi dio iruzurrerako. Fitxaketa berriaren ergelkeria lotsagarriei amen egiteak bide okerra ongarritzea adierazten du. Eta espainiar estatuko egoera kalamitosoak hiritarrak suzko zigor mantsotzailerekin astintzen dituen bitartean hiritargoari denbora pasarako gai berria zerbitzatzen zaio, futbolisten istorio lotsagarriekin. Francok ez zuen hobeto egingo.


Argazkia:  famosos.ciudad.com.ar

ekaina 10, 2013

ARGAZKI ERAKUSKETA ADIERAZGARRIA



  

Argazki bilduma interesgarri bat daukagu egun hauetan ikusgai Arrasateko Kulturaten. Garbi dago  interesa piztu duela, inauguratu aurretik polemika piztu baitu edo bederen batzuek horixe ireki nahi izan dute. Baina jakina den moduan, bik ez dute eztabaidatzen  batek ez badu nahi.

"Zezen festak Arrasaten, XVI-XX mendeak" liburua argitaratu du Ana Isabel Ugalde Arrasate Zientzia Elkartekideak, eta horren harira prestatu da argazki erakusketa. Ene ikuspuntutik, oso erakusketa erakargarri bezain adierazgarria da. Ikustea merezi duten horietakoa.

Edozein herriren erretratu bildumarik zintzoena bere biztanleek  denboraren joanean eskainitakoa da. Garaiak aldatzen doaz gu emakume eta gizakumeok horrela eragiten dugulako. Eta soziologikoki zeharo garrantzitsua da gizartearen bilakaera behar bezala aztertzea, nondik gatozen, zer garen eta norantz apuntatu beharko genukeen iragartzeko. Hori egiten ez duen kolektiboa abiapuntu ez egokitik  ari da lan egiten. 

Duela hirurogei urteko gizarte osoa gertaera baten inguruan  erretratatuta ikusteak - berdin dit oraingo erakusketa honen gaiak edo beste edozeinek- klabeak eskaintzen ditu gure iragana nolakoa izan zen hobeto ulertzeko, zein baldintzatan bizi ginen gogoratzeko eta ordudanik emandako aldaketa neurtzeko.

Urte latzak ziren, grisak, eta gizon eta emakume haien baitan lanak erabateko garrantzia zeukan, euren bizitzaren zatirik handiena hartuz. Aukera gutxi zegoen barre irekirako, izpirituaren askapenerako. Alde horretatik,  nire baieztapen hau idazten ari naizenean nobela bat datorkit burura, arrasatear gizarte haren erradiografia gordina egiten duena, hain zuzen: “Donde el hierro se hace luz” (1960),  Unión Cerrajeran lan egin zuen Jose Alberto Marinena. Zintzotasun gardenaz deskribatzen du egileak giro itogarri hura. 

Erakusketa honetako argazkiek -Bentxes ahaztu ezinak lortuta- gristasun hartatik atera nahi zuen giza kolektibo bat dakarkigute gogora. Politiko, eklesiastiko, kultural eta sozialki preso zegoen arrasatear gizarteak barrea zuen amets. Eta edozein aukerari heltzen zion erabateko askatasun egarri hura asebetetzeko.  Horregatik, barrea da nagusi erretratuetan. 

Argazkietako milaka pertsonen artean agertzen ez naizen arren, erretratatuta ikusi naiz. Berun koloreko gizarte hartan hazi eta hezi ninduten eta horrexegatik dakit nola aldatu garen. Premiak egin gintuen askatasun izpiritualerako borrokalari. Hirurogei urte geroago, aitzitik, oraingo gizartearen barrea artifiziala da. Betekada materialaren seinalea dugu hori.

ekaina 03, 2013

BALENDIN LASUEN, ZALDUN HORI



Zaldibarko herriak omenaldi hunkigarria eskaini zion lehengo larunbatean Balendin Lasueni, bere 89. urtebetetzean. Kultura izan da Balendinen bizitza-ardatza,  eta beste zenbait arlotan ere nabarmendu den arren – industria eta politikan, gehien bat-  kultura izan du Balendinek motorea.

Larunbateko ekitaldian parte hartzea eskatu zidan Balendinek berak eta biziki poztu nintzen bihotzeko adiskidea baitaukat. Ondokoa da Olazar pilotalekuko nire ekarpena. Beste hizlariak, Arantza Baigorri Zaldibarko alkatea, Ander Manterola (Labayru), Nerea Mujika (Gerediaga) eta Balendin bera izan ziren.

Bideo bat prestatu dut eta helbide honetan ikus daiteke:


===============..=============

Duela hogeita hamar urteko San Pedro egunean – ekainaren 29an- ezagutu nuen Balendin Lasuen. Buruz buruko gure aurreko bileratxoa egin genuen, Gasteizko Lakuako Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko laugarren solairuan. Egun batzuk lehenago egin nion telefono deiari jaramon eginez hurbildu zitzaidan Lakuara, hain zuzen ere Bizkaiko Kultura Ordezkaritzaz kargu egiteko asmoarekin.
Berak kontatzen du istorioa, hain zuzen ere Euskonewsen 2009an egin nion elkarrizketa batean 


Handik gutxira, uztailaren 6an, bere aurkezpen publikoa burutu genuen Bilboko ordezkaritzan. Kultura Sailak zintzilik –  gainditu gabe- zeukan ikasgaiari heldu zitzaion eta Balendinen laguntzarekin eman nahi genion itxura eta eduki berria Bizkaiko hiriburutik Jaurlaritzak gauzatu beharreko lan egitasmoari. 
Itxura, bai, baina batez ere edukia zen arduratzen gintuena. Kultura eskuduntzak Gernikako Estatutuarekin genituen arren artean behar bezala gizarteratu gabe zegoen arlo hura, ordezkaritzarena, hain zuzen, eta Balendin gure gizona genuen lehen ordezkaria izateko.
Oroitzen dut – eta baita idatzita eduki ere- egun hartan konturatu nintzela Balendin gizon aproposa genuela lantegiari heltzeko. Ordezkaritzako pertsonala – langileria- den-dena espainiar administraziotik transferitua, aurki bereganatu zuen Balendinek bere egitearekin. Bere taktoarekin. Bere berba leun, sinesgarri eta, aldi berean, fermuarekin. Eta ordezkaritzan lan egitarau zabalari ekin zitzaion Balendinekin.

Gizon umila, zabala, irekia, jantzia, bikaina, maitagarria, begietara begiratzen dutenetakoa, tolesturarik gabea, zuzena. Bere bizitzaren ardatz nagusia ontasuna izan da, ONA izatea.

Bilbon aurkezpena egin genuen egun hartan bertan, beste ordezkaritza batean ere aritu nintzen: Gasteizkoan. Eta Arabako ordezkari izendatu genuen  gure lankide Mario Otxoa aipatu nahi dut, zuk eta biok bakarrik baitakigu – Balendin-  zein nolako laguntza eskaini zenion zure egote-jakintzatik, zure eskuzabaltasunetik, beti isilpean, minbizi madarikatu batek handik urtebete eskasera  betiko eraman zuen Mario gure lagunari.
Orain esango dudana, Balendin, ez da sekreturik haizatzea, alde batetik vox populi delako, eta bestetik … hogeita hamar urte eman direlako ordudanik, eta informazioa desklasifikatu egin daiteke denbora tarte hori gaindituz gero.

Ander Manterola, Arantza Baigorri, Balendin Lasuen, Gregori emaztea, Nerea Mujika, Josemari Velez de Mendizabal

Gogoratzen al duzu zein nolako eztabaidak izaten ziren Kultura hiru diputatuak – Imanol Murua, Peli Martin eta Patxi Zurikarai- eta gu Jaurlaritzaren ordezkariak –zu zeu, Imanol Olaizola, Mario Otxoa eta lauok- biltzen ginenean? Funtsean eztabaidatzen zena ez zen aurrekontuen edota eskuduntzen banaketa. Ez. Eztabaida haien ardatza Euskal Herriaren gaineko kontzeptua genuen. Eta hor bai dibergentzia gogorrak azaltzen zirela.
Zergatik aipatzen dut hau? Arrazoi sinple batengatik: orduan ere zu zinelako ezbai mingots haietan ukendu apur bat jartzen saiatzen zen lehena. Enbor bereko adaxkak elkarren kontrako dialektika absurdu hartan ikusteak min egiten zizun bihotzean. Abertzale eta euskaltzale bezala minduta sentitzen zinen, baina bazenekien ura bere onera ekartzen, maisu bat bezala.

Eta egunero erakusten ari zintzaizkidan zure portaera zintzo eta garden horretaz jabetuta, ZALDUN OSO bat zinela hasi nintzaizun esaten. Norbaitek zaldun baten tipologia eskatuko balit, zure izena etorriko litzaidake burura.

Hamabi urte eman zenituen Kultura Ordezkari gisa. Nork egin du marka hori zu ezik? Zergatik? Galdetu al diozu inoiz zure buruari? Zintzo jokatu zenuelako, guztiekin, goikoekin eta zure menpekoekin. Zuregan ispilu bat izan genuen. Ez dakit, behar bezala aprobetxatu ote genuen.
==================..================

Efectivamente Balendin Lasuen me ha marcado profundamente, desde la amistad, durante los treinta años en que he gozado de su bonhomía. Es una persona con un caudal tal de valores humanos que impacta desde el primer momento. No voy a dar referencias sobre su hacer cultural; ya lo han hecho otros. En mi breve intervención quiero reflejar mi admiración hacia ese amigo, que lo ha sido siempre, sin cortapisas. Ese amigo que te busca, que te encuentra y que te espera con los brazos y el corazón abiertos. No es que te reciba sólamente; es, lo que se dice, un amigo proactivo.

Ese CABALLERO, con mayúsculas, que no duda en ofrecer lo mejor de sí para echar una mano, a quien se lo pida o sin que lo haga. Un hombre con una capacidad de decidir con claridad y sabiendo que muchas veces se encontrará con, en el mejor de los casos, la indiferencia y el silencio.

He puesto algunos ejemplos para refrendar mis palabras. No los voy a repetir. Voy a poner uno más.

Las inundaciones que asolaron Bilbao y parte de Bizkaia (al igual que en Alava y Gipuzkoa) el 26 de agosto de 1983 no se olvidarán fácilmente. Estoy viendo dos días después a Balendin, junto a Aingeru Zabala, tratar de evaluar en una primera visita las pérdidas culturales que el agua había ocasionado en las lonjas del archivo municipal. 
Desde el Gobierno Vasco se estableció una comisión de coordinación de ayudas que llegaron desde todo el mundo. No faltó el apoyo de artistas de estilos y colores del amplio espectro. Y a Balendin le comisionamos para organizar el 7 de octubre de aquel año en la Casilla de Bilbao un festival con la participación de Raimon, Manolo Sanlucar, Urko, Mocedades etc. 

Cuando estaban estos últimos en el escenario alguna mente privilegiada llamó por teléfono anunciando que una bomba iba a explotar en minutos. Se suspendió el festival y se consiguió que el público saliera ordenadamente. Había sido, afortunadamente, una falsa alarma.

Minutos más tarde Balendin me decía: “El poder nunca resistirá actuando mediante la política del terror. Y el hombre sensato siempre reprobará la violencia. Afortunadamente somos más los que pensamos que al final se implantará la cordura. Los que creemos que los hombres y mujeres nos debemos mirar a los ojos

Esas palabras no son simple fruto de mi recuerdo.  Las tengo escritas, y las guardo, en mis apuntes de aquel día de octubre de hace treinta años. Son una parte de mi memoria escrita.  Y son un fiel reflejo de la manera de pensar de Balendin. Mirando siempre adelante. Siempre. Desde la euforia en los buenos momentos y desde la reflexión tras la desgracia.

Mi relación profesional con Balendin fue muy corta. No llegaron a dos años. Pero qué intensos y qué fructíferos. Para mí supusieron un hito. Balendin Lasuen trabajó en la Delegación de Cultura de Bizkaia durante doce años. Trabajó e irradió cultura y buen hacer.
Pienso que el haberle nombrado para el cargo fue mi decisión más lograda en mi paso por la administración vasca. Y he sido afortunado porque desde junio de 1983 me he beneficiado de su amistad, que – lo sabes Balendin- por mi parte crece día a día.
Estoy en que  la memoria puede ser mucho más fiel si está escrita. Y en mi caso, no he hecho más que transcribir a estas líneas lo que tengo hace más de treinta años recogido en mis apuntes.

Pero además he hablado desde mis recuerdos, que considero una manera de interpretar la memoria, desde el sentimiento.

Arantza Baigorri alkatearekin
!A! Y ten por seguro, Balendin,  que lo que he dicho no es sentimiento de una única persona. Hemos sido muchos los que hemos coincidido contigo en alguna de las diversas parcelas de la vida. Estoy convencido de que la mayoría, por no decir todos,  sean del color político que sean, suscribirían mis palabras. 

Te voy a desvelar un secreto: ¿Sabes quién me puso sobre tu pista para que fueras nombrado Delegado de Cultura? Jose Luis Lizundia, miembro entonces de Euskadiko Ezkerra, y Secretario Segundo del Parlamento. 

Balendin: eskerrik asko nire eta guztien laguna izateagatik. Bihotzez diotsut, ongi merezia duzu omenezko ekitaldi hau. Zor genizun.

Urte askotarako!
 







Argazkiak: Mahaikoa: Iñaki Irazabal; besteak: JMVM