Argazki bilduma
interesgarri bat daukagu egun hauetan ikusgai Arrasateko Kulturaten. Garbi dago
interesa piztu duela, inauguratu aurretik polemika piztu baitu edo
bederen batzuek horixe ireki nahi izan dute. Baina jakina den moduan, bik ez
dute eztabaidatzen batek ez badu nahi.
"Zezen festak Arrasaten, XVI-XX mendeak" liburua argitaratu du Ana Isabel Ugalde Arrasate Zientzia
Elkartekideak, eta horren harira prestatu da argazki erakusketa. Ene
ikuspuntutik, oso erakusketa erakargarri bezain adierazgarria da. Ikustea
merezi duten horietakoa.
Edozein herriren
erretratu bildumarik zintzoena bere biztanleek denboraren joanean
eskainitakoa da. Garaiak aldatzen doaz gu emakume eta gizakumeok horrela
eragiten dugulako. Eta soziologikoki zeharo garrantzitsua da gizartearen
bilakaera behar bezala aztertzea, nondik gatozen, zer garen eta norantz
apuntatu beharko genukeen iragartzeko. Hori egiten ez duen kolektiboa abiapuntu
ez egokitik ari da lan egiten.
Duela hirurogei
urteko gizarte osoa gertaera baten inguruan erretratatuta ikusteak -
berdin dit oraingo erakusketa honen gaiak edo beste edozeinek- klabeak
eskaintzen ditu gure iragana nolakoa izan zen hobeto ulertzeko, zein
baldintzatan bizi ginen gogoratzeko eta ordudanik emandako aldaketa neurtzeko.
Urte latzak ziren,
grisak, eta gizon eta emakume haien baitan lanak erabateko garrantzia zeukan,
euren bizitzaren zatirik handiena hartuz. Aukera gutxi zegoen barre irekirako,
izpirituaren askapenerako. Alde horretatik, nire baieztapen hau idazten
ari naizenean nobela bat datorkit burura, arrasatear gizarte haren
erradiografia gordina egiten duena, hain zuzen: “Donde el hierro se hace luz”
(1960), Unión Cerrajeran lan egin
zuen Jose Alberto Marinena. Zintzotasun gardenaz deskribatzen du egileak giro
itogarri hura.
Erakusketa honetako
argazkiek -Bentxes ahaztu ezinak lortuta- gristasun hartatik atera nahi zuen
giza kolektibo bat dakarkigute gogora. Politiko, eklesiastiko, kultural eta
sozialki preso zegoen arrasatear gizarteak barrea zuen amets. Eta edozein
aukerari heltzen zion erabateko askatasun egarri hura asebetetzeko. Horregatik, barrea da nagusi erretratuetan.
Argazkietako
milaka pertsonen artean agertzen ez naizen arren, erretratatuta ikusi
naiz. Berun koloreko gizarte hartan hazi eta hezi ninduten eta horrexegatik
dakit nola aldatu garen. Premiak egin gintuen askatasun izpiritualerako
borrokalari. Hirurogei urte geroago, aitzitik, oraingo gizartearen barrea
artifiziala da. Betekada materialaren seinalea dugu hori.
....ezin ikusi dezaket oraingoan.
ErantzunEzabatuonak izan...
aurrera!!
EzabatuErakusketaren argazki bilduma guzti-guztia duzu Ana Isabel Ugaldek idatzitako liburuan.
EzabatuJosemari, bihotzez eskerrik asko!
ErantzunEzabatuElkar lanaren bitartez egindako lan kolektiboa da hau eta, zuk, ere zure ekarpena egin duzula badakit. Herri mailan gauza ezberdinak eta erakargarriak egiteko gogoa du AZEk eta, badakit, zu parean izango zaitugula.
Ez horrexegatik!!
ErantzunEzabatu