Behinola idatzi dut txoko honetan plazer
handia dudala udako gau sargoritsu eta argietan lorategian lo egitea. Sentsazio
ikaragarri dardarazlea bihur dakidake, gorantz begira, keinuka dabilzkidan
izarren diosalari barnetik erantzutea eta haien erreakzioa asmatzea. Izan ere,
milioika kilometrotara dagoen puntutxoari pentsamendua luzatzeak itzulian
denetariko erantzunak ekar ditzake, jakina, nor beraren apetaren
araberakoak. Tranpa egin diezaioket, beraz, izarrari eta hain justu horregatik
bilaka daiteke ariketa kilikagarria.
Bart, ordea, izarrei ez baizik dozenaka igaro diren hegazkinei erreparatu diet. Eta jokoari ekin diot. Euren norabide eta zihoazen alturaren arabera kalkulatzen nuen nondik zetorren aparailua eta zein nolako asmok mugitzen zituzten bidaiariak altzairuzko txori hartan joateko. Gehienak, pozik, oporretara joaten ari ziren, Norvegiako fiordoak, Kanarietako hondartzak eta, apalagoak, Bartzelona edo Galiziako inguruetara. Beste batzuek berriz, ospitaleko hoztasunean gaixorik dagoen senitarte bat ziurrenik azken aldiz ikustea zuten xedea; goibel gertatzen ari zitzaien hegaldia. Baziren, banaka batzuk, ez asko, merkatal operazio bat ixtera zihoazenak; irabaziekin zer egin pentsatzen ari ziren. Eta abar. Okertu egin nintekeen igarpenetan, hori bai, baina ez zuen logikarik nire buruarekin tranpatan ibiltzeak.
Izarrekiko pentsamenduak dira zirrara sortzen dutenak. Politenak. Arriskutsuenak.