Ehun urteren buruan, normalean guztia
aldatzen da. Bizirik zegoena, kasurik hoberenean iraganeko erreferente moduan
geratzen zaigu eta lehen ez zena osasuntsu dabilkigu orain. Belaunaldi
gazteenek ezer gutxitan neur dezakete norainoko bilakaera izan duen gure
inguruak gizaldi batean. Ehun urte: ezer
ez historia orokorraren ibilbidean eta eternitatea tokikoaren gorabeheretan.
Irakurri berri dut 1921eko Eusko Folklore Urtekariaren aurreneko zenbakian den haur hizkerari buruzko lantxoa. Garaiko umeek gauzak eta animaliak adierazteko zein hitzak erabiltzen zituzten irakasten zaigu idazkiñoan. Eta berba asko ezagunak nituela esan behar dut, nik ere haurtzaroan entzunda eta nire baitan nola edo hala finkatuta... gero seme-alabarekin banakaren bat gehiago erabili ez banuen ere.
Bizi naizen baserri giroko inguru ohiari begiratzen diot eta ez dut idi, behi, zaldi, behor, aker... ezta oilo ziztrin bat ere ikusten. Nola ekarriko ditut, bada, ezpainetara nire biloben aurrean "momu", "mitxin", "bekerreke", "purra" eta halako hitzak, baldin eta beraientzat garbi badago animalia horiek behi, katu, ardi eta oiloa direla?

Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina