BILATU

EGIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EGIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 09, 2024

EGIA EZ DA ERRENTAGARRIA

 


Mundua ez da dirudiena, batzuek – boteretsuenek-  guri iruditzea nahi dutena baizik. Inoiz ez da egia gezurretatik hain hurbil egon gaur egun dagoen bezala. Baina, gainera, oso urrun gaude egia dena eta gezurra dena bereizteko formula aurkitzetik. Goazen bidean, milurtekotan goi mailako goiburua izan dena zeharo harripetan egongo da laster: egia beti azalarazten da. 

Ezin izan nuen irribarrea ezkutatu, azken urteotako enegarren aldiz Philip Morris multinazionalaren bere beste titular bat irakurtzean: zigarroak fabrikatzeari utziko diogu, herritarren osasuna interesatzen zaigulako. Bai zera!! Halako adierazpen bat sinetsarazteko euren negozio-lerro tradizionala ordezkatzeko inbertitu dituzten milaka milioi dolarretan oinarritzen direnean, gezurretan ari dira, batere zalantzarik gabe. Bost axola horiei gizateriaren osasuna! Diru kopuru ikaragarri horietatik etekinak lortzea baino ez dute bilatzen. Eta beti kontsumitzailearen kontura.

Gezurra errentagarritzat jotzen da, zenbait zailtasunetatik atera eta irabazteko estrategia eraginkorrak muntatzeko aukera ematen baitu, konbentzitu beharrik gabe. Egiarekin badoaz, ez dira urrutira iritsiko, gezurra arrakastarako baliabidea baita. Eta gezurtia deskubritzean, deskubritzailea nahasten eta manipulatzen saiatzen da, gezurrik ez zegoela esanez, iritzi aldaketak baizik. Kasu horretan, gezurra akats baten zuzenketarekin ordezkatzen saiatzen da. Eta gurpilak bere martxan segitzen du, gezurti boteretsuaren mesedetan.

urtarrila 15, 2018

ALBISTE FALTSUAK



Badirudi 2022an medioek zerbitzatuko dizkiguten albisteetako erdia faltsuak izango direla.  Eta bazterrak asaldatu egin dira hain berri arruntarekin, izan ere txikiagoa al da 2017ko portzentajea? Eta zein eduki genuen 1950ekoa? Eta 1727koa?

Gauza frogatua da komunikazioa sesgatua – interesatua- izan dela beti. Komunikatzaileari hoberen datorkiona da jakinarazten zaiguna eta hortik tiratuta heltzen gara egiaren errealitate poliedrikora. Egiak zero aurpegitatik infinituak edukitzera ailega daitezke eta gizabanakoaren baitan datza lastoa gari aleetatik bereiztea. Horri prestakuntza esaten zaio, hots, informazioa komunikatzaileen subjektibitatetik nor beraren iragazietatik igaro ondoko makineria intelektualera eskaintzeko gaitasuna.

Ariketa konplikatua, bai jauna, baina ez da gaur goizeko bete beharra. Gizakia lur azaleko erregea bihurtu zen unetik egia antzematea ezina izan da, arrazoi xinple batengatik:  ez da existitzen. Inbentoa da. Horregatik ez gintuzke harritu beharko medioetako albiste jarioaren faltsukeriak. Inportantea iruzurrari aurre egiteko nork bere mekanismo intelektualak sortzea da, osasuna kaltetuko ez badu.

Argazkia: JMVM

martxoa 31, 2011

EGIA OBJEKTIBOA ESPAINIAR GATAZKAN


“ La falta de perspectiva, la pasión ciegan al creador, es cierto, pero no ciegan menos a sus jueces puesto que tan parte son éstos en el drama como aquél. Es obvio que en estas enconadas cuestiones nadie miente del todo (ni lo hace a sabiendas) pero tampoco posee nadie la verdad. Cada uno dispone de su parte de verdad. El conflicto español, como todos los conflictos, es un conflicto de verdades parciales (las de los partidos), una madeja tan inextricable que resulta utópico tratar de buscar al hombre que sea capaz de darnos una verdad objetiva total y satisfactoria. Mejor dicho, la verdad-objetiva nunca la reconoceríamos nadie al compararla con nuestra verdad”

Zeri aplika lekioke aurreko lerroaldea? Norbaiti ezagun egiten al zaio mezua? Har ditzagun gaurko egunkariak, entzun ditzagun irratiak eta telebistako albistegi zein tertuliak ikusi... eta asmatuko duzue!

Ba, lerro horiek, espainiar literaturak eman duen goi mailako idazle batenak dira. Eta nire gustukoa delako sarritan jotzen dut berarengana, literatura onak bakarrik eman ditzakeen une goxoak eskaintzen baitizkit Migel Delibesek. Eta goiko hitz horiek “España 1936-1950. Muerte y resurrección de la novela” bere liburutik atera ditut. Valladolideko idazleak 1950 inguruan!!!! izkiriatu zituen ideia horiek. Zertara zetorren orduan?...

“Quiero decir que, si es “imposible escribir sobre tal tema (espainiar gerraz ari zen, “Los cipreses creen en Dios” eta “Un millón de muertos” liburuei kritika eginez) con imparcialidad”, no lo es menos “juzgar esos libros con imparcialidad”. El autor del libro lo escribe con su verdad y los críticos lo juzgan con la suya. De aquí deduciremos no que Gironella esté equivocado o que lo estén sus críticos, sino que pueden estarlo aquél, pueden estarlo éstos y pueden estarlo todos”

Nik ez dut, noski, Delibesen hausnarketa hori Gironellarengatik ekarri.


Argazkia: Carlos Arranz