Iraila iritsi da, eta gure soinu-banda pertsonala —abesti on eta ez hain gustukoen bilduma zabala— entzungo bagenu, nahasmen zoro batean egongo ginateke, iraileko ustezko magiari abestu dioten artisten interpretazioekin. Nat ”King” Cole, Nana Moskouri, Bobby Darin, … bederatzigarren hilari kantatuz gutariko askorengan arrastoa utzi zuten artistak dira. Zer du irailak?
Normaltasunera
itzultzea dakar irailak, oporraldiko artifizialtasunetik urrun; udako gau bero
batean piztutako maitasun-harremanetik aldentzen gaitu gupidagabeki, edo,
besterik gabe, lan-erritmo produktibora itzularazten gaitu, nagusiaren
mesedetan. Irailak inflexio-puntua markatu du, ziurgabetasunetik etorkizun
desberdina prometitzen duen bidaia baten amaiera baitakar. Baina horixe
besterik ez da: promesa bat.
Gizon-emakume guztiok dugu gure iraila, hil
soil bat baino gehiago dena. Errebisatu motxilan eta ikusiko duzu badirela
irail desberdin adina urte, guztiek ezaugarri amankomun batekin:
ziurgabetasuna. Eta bederatzigarren hilabete hau igarotzen denean...
ohituretako izakiak garela egiaztatuko dugu berriro, aldaketarako gogo
teorikoa erakusten dugun arren, gure espazio erosoan tinko irautea nahiago baitugu.
Argazkia: Ekain

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina