Franco hil berri da. Tristezia. |
Lagun batek idatzi dit, adieraziz Juan Carlos Borboni
nanoak erraldoitu egingo litzaizkiokeela zirkoa ipiniko balu. Ari zen, jakina,
Urdangarinek “pilota-jaurti”rako (1)
erakutsitako trebetasun
olinpikoaz. Baina baita Maritxelarren
espektakulu sinkroniko gogaikarriaz,
infanten eta Felipe-Letizia bikotearen ibilbide anakronikoaz eta abar.
Ez diot nire adiskideari arrazoirik kenduko, bera -izatez- oso zentzuzkoa baita.
Baina...
Lluis Llach |
Borbonek zirkoa
ipinita dauka hildako diktadorearen eskutik espainiar lur-sailaren gobernua
eskaini zitzaionetik. Eta zirkoak espektakulu jarraikia borobiltzen du
etengabe. Badirudi espainiar hiritargoak parte hartzen duela gogotsu
ekitaldietako ikusle moduan eta neurri handi batean panderetako kastakoak
direnez gero txalo ugari zuzentzen dizkiote borbon klanari, edozein “eskaintza
artistiko” dela-eta. Zirkoak, gainera ez du, espektakuluak sorturiko irabaziei
buruzko zergarik ordaintzen, eta edozein lur sailetan eraikitzen du karpa... Eta hemen bake eta gero aintza! Nork
jartzen dio isuna zirkoko ugazabari?
Aurtengo errege magoei kartan eskatu nien III Errepublikarako bidea errazten hastea. Eta entzun zidatelakoan nago, urtean
zeharreko gertaerei erreparatuz ez nautela hain ahaztua eduki iruditzen
baitzait. Magoek monarkiaren zutabeak dardaran jartzen lagundu dutela uste dut,
behintzat aurten inoiz baino gehiago hitz egin baita logikarik ez duen
erakundeaz. Magoei bihotzez eskatuz gero eurek ez dutela hutsik egiten erakutsi
zitzaidan ume nintzela, eta pasa den urtarrilaren 5eko nire karta ilusioz eta
fedez beterik sinatu nuen. Beraz, erregeek ezin zuten nire eskabidearen aurrean
entzungorrarena egin.
Borbonen inguruko aurtengo mugimendu horrek
Lluis Llachen “L´estaca” kanta ekarri dit gogora, Gorka Knörri esker euskaraz abesten
genuena, frankismoa artean pil-pilean zenean:
Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.
Esango nuke magoek esperantzari leiho bat
ireki omen diotela (hara non, beste kanta baten titulua, Oskarbiri zor)
Behintzat nik itxaropentsu begiratu nahi diot datorrenari, eta prest nago
bultzadatxoa ematen jarraitzeko. Ia, beraz, laster den erorketa!
Argazkiak: rtve.es; www.lluisllach.cat
(1) Arrasaten umetan egiten genuen jokoa: "¿Jugamos a pelotajaurtis?" Batak besteari pilota indarrez botatzea,
gorputzean ematera. Pelotazo.