BILATU

martxoa 31, 2014

VAYA SEMANITA “OCHO APELLIDOS...”ekin!



http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Ez naiz teleadiktoa eta ETB-ren katea oso bat telesail batek "bahituta" egoteak ez dit buruhausterik sortzen. Aitortu behar dut, bestalde, entretenimendu arineko programak lantzean behin ikusten ditudala, baina "Vaya semanita" ditxosozkoak kontrako erreakzioa piztu arazi dit beti, arrazoi desberdinengatik. 

Uler dezaket - eta zinez ulertu ere- euskaldunok jakin behar dugula geure buruari barre egiten, osasuntsua iruditzen baitzait nork bere izanaren gaineko trufa eragitea. Praktikatu egiten dut, gainera, terapia hori eta ederto datorkit. Nork bere buruari ezar diezaiokeen prezioa erlatibizatzea ezinbesteko ariketa da, kolektibo eraginkor baten partaide izaten iraungo bada. Irrigarrizko abenturan esku hartzeak bizitzaren ate asko irekitzen ditu eta alde horretatik, euskaldunok soberan erakutsi dugu badaukagula,  adibidez, sufrimendurako ahalmen handia: horratx, Txomin del Regato eta antzeko aluen ekarpenak.
http://www.fentmuntanyaiformacio.es


 ETBren "Vaya semanita"ren bonbardaketa ulertezinari orain "Ocho apellidos vascos" filmarekin ematen zaio dimentsio berria. Edo hori nahi izan dute, behintzat. Eta ekoizleen helburu nagusia  - dirua irabaztea- lortu dela ziurtasun osoz esan daitekeen batera, herritarrok gure jokaerarekin zenbait galdera kezkagarri iziotu ditugulakoan nago, besteak beste euskal herriaren buru osasuna noraino dagoen orekatua planteatzea. Izan ere, ezin dut ulertu nola gabiltzan irrigarrizko ibilbide labirintokoan galduta, ataka itogarritik ateratzen  asmatu gabe.

Noizik behingo terapia etengabeko praktikak gainditzen badu, nor bere buruaren gaineko irrikarako gaitasuna gaixotasun kronikoa bilakatzen da. Ergelkeriaren ataria izan daiteke.
Argazkiak: blogseitb.com; blogdecine.com





martxoa 24, 2014

BING BANG, JAINKOA ETA FAGOR





Gosaltzen ari nintzen,  hiru urte gazteagoa dudan Pedro nire lagunarekin, Arrasateko ohiko kafetegian. Egunkaria zeukan eskuan eta ozen komentatzen ari zitzaidan titularren gaia, nire aldetik kafesnean ogi txigortua bustitzen nuen bitartean. "Big bang-eko teoria hau ez dut ulertzen" adierazi zidan. Pedro kristau fededuna da eta unibertsoko sorreraren gain eskolan kontatu ziotena - zigutena- dauka oinarrizko printzipiotzat. Horregatik izar, planeta eta munduaren jaiotzaz zenbait zientzialari erabiltzen ari diren leherketa erraldoiaren fenomenoarekiko Pedroren jarrera ezkorra guztiz ulergarria egiten zait. Talka egiten dute bi teoriek, biak gizakiok inbentatuta. 

"Jainkoak bakarrik jakin dezake nola izan zen hasiera hura. Eta azken epaiketaren egunean haren aurrera iristen naizenean galdetuko diot ... Big bang  hori zer den ulertu nahi nuke-eta" Segundo batzuk geroago, egunkari berdinetik Fagor Etxetresnak enpresari buruzko albistea irakurri zidan: "Aljeriarrekin negoziatzen ari bide dira" Adiskidearen kristau sinesmena iraintzeko bat ere asmorik gabe eta kafesneari azken  zurruta ematera nindoakiola, "Aizu Pedro, Jainkoarengana heltzen zarenean zergatik ez diozu eskatzen Fagorrekin gertatutakoa argitzea?" bota nion. 

"Zuk uste duzu gai izango dela?" erantzunarekin, ahoa bete hortz utzi ninduen. Eskerrak ordurako kafesnea amaitua neukala.

martxoa 17, 2014

BERTSIO ULERTEZINAK



Inoiz esan dut txoko honetan sakon maite dudala nire “teen”-etako musika. Batez ere garai hura bizi genuenok dakigu zein nolako giro estutan murgiltzen ginen, eta hura zela medio, zein nolako bertsioak iristen zitzaizkigun munduan zehar arrakastatsu gertatzen ari ziren kantekin prestatuta. Eta aitortu behar dut, sarritan bertsioarekin geratzen ginela, erregimeneko irratietatik helarazten zizkiguten aldaerak zirelarik gazteen artean errotzen zirenak.


Erregimen diktatorialak, moral katoliko ortodoxoaren ahoskailu boteretsutik, edozein tentalditatik salbatu nahi gintuen, kanpotik zetorkigun musika demoniako eta arriskuz beteriko haren eraginpean zuzen zuzenean infernuko sutzarretara eror ez gintezen. 

Eta bertsioetan maisu izan ziren abeslari eta taldeak hazi ziren, han eta hemen. Irratietan eta telebistan behin eta berriz jartzen zizkiguten abesti bertsionatuak, askotan originalen mezuaz jabe ez gintezen … haiek ere inozo akaberakoak zitezkeen arren. 

Los Mustang-ek abestu ziguten 1967an espainieraz, mundu osoan Scott McKenzie-k zerrendetako puntaraino eraman zuen "San Francisco" abestia, hippien himnotzat hartu zena.


Begiratu bi bertsioak. Bada diferentzia, ezta? Originalean, “zatoz hona” adierazi nahi zaigun bitartean … bertsioan Kaliforniako hirira joateko gogoa kendu nahi digutela dirudi . Eta “people in motion” slogan arriskutsuari “nada me importa” negatiboa kontrajartzen diote, lasai asko. Originalak nahiago izan ditut beti.



If you're going to San Francisco
Be sure to wear some flowers in your hair
If you're going to San Francisco
You're gonna meet some gentle people there

For those who come to San Francisco
Summertime will be a love-in there
In the streets of San Francisco
Gentle people with flowers in their hair

All across the nation such a strange vibration
People in motion
There's a whole generation with a new explanation
People in motion, people in motion

For those who come to San Francisco
Be sure to wear some flowers in your hair
If you come to San Francisco
Summertime will be a love-in there

If you come to San Francisco
Summertime will be a love-in there
Aquí estoy, en San Francisco,
quiero evocar, aquel inmenso amor.
Ya no estás en San Francisco,
y la ciudad, no es más que soledad.

Vagando voy, por San Francisco,
sin saber, qué hacer ni a dónde ir.
Aquí estoy, en San Francisco,
sin tu amor, que nunca olvidaré.

La ciudad desierta, me parece muerta,
ah, ah, sin tu presencia.
Ya no tengo ilusiones,
ni esperanza de amores,
nada me importa, nada me importa.

Vagando voy, por San Francisco,
sin saber, que hacer ni a donde ir.
Aquí estoy, en San Francisco,
sin tu amor, que nunca olvidaré.

Aqui estoy, en San Francisco,
sin tu amor, que nunca olvidaré
  
McKenzie amerikarraren diskoaren B abestiak zioen moduan: What´s the difference? Nabarmena, ezta?