http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Ez naiz teleadiktoa eta ETB-ren katea oso bat telesail batek "bahituta" egoteak ez dit buruhausterik sortzen. Aitortu behar dut, bestalde, entretenimendu arineko programak lantzean behin ikusten ditudala, baina "Vaya semanita" ditxosozkoak kontrako erreakzioa piztu arazi dit beti, arrazoi desberdinengatik.
Ez naiz teleadiktoa eta ETB-ren katea oso bat telesail batek "bahituta" egoteak ez dit buruhausterik sortzen. Aitortu behar dut, bestalde, entretenimendu arineko programak lantzean behin ikusten ditudala, baina "Vaya semanita" ditxosozkoak kontrako erreakzioa piztu arazi dit beti, arrazoi desberdinengatik.
Uler dezaket - eta zinez ulertu ere-
euskaldunok jakin behar dugula geure buruari barre egiten, osasuntsua iruditzen
baitzait nork bere izanaren gaineko trufa eragitea. Praktikatu egiten dut, gainera, terapia hori eta ederto datorkit. Nork bere buruari ezar
diezaiokeen prezioa erlatibizatzea ezinbesteko ariketa da, kolektibo
eraginkor baten partaide izaten iraungo bada. Irrigarrizko abenturan esku
hartzeak bizitzaren ate asko irekitzen ditu eta alde horretatik,
euskaldunok soberan erakutsi dugu badaukagula, adibidez,
sufrimendurako ahalmen handia: horratx, Txomin del Regato eta antzeko aluen
ekarpenak.
http://www.fentmuntanyaiformacio.es
http://www.fentmuntanyaiformacio.es
ETBren "Vaya semanita"ren bonbardaketa
ulertezinari orain "Ocho apellidos vascos" filmarekin ematen zaio
dimentsio berria. Edo hori nahi izan dute, behintzat. Eta ekoizleen helburu nagusia - dirua irabaztea-
lortu dela ziurtasun osoz esan daitekeen batera, herritarrok gure jokaerarekin
zenbait galdera kezkagarri iziotu ditugulakoan nago, besteak beste euskal
herriaren buru osasuna noraino dagoen orekatua planteatzea. Izan ere, ezin
dut ulertu nola gabiltzan irrigarrizko ibilbide labirintokoan galduta, ataka
itogarritik ateratzen asmatu gabe.
Noizik behingo terapia etengabeko
praktikak gainditzen badu, nor bere buruaren gaineko irrikarako gaitasuna gaixotasun
kronikoa bilakatzen da. Ergelkeriaren ataria izan daiteke.
Argazkiak: blogseitb.com; blogdecine.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina