BILATU

iraila 06, 2026

ZER DU IRAILAK?

 


Iraila iritsi da, eta gure soinu-banda pertsonala —abesti on eta ez hain gustukoen bilduma zabala— entzungo bagenu, nahasmen zoro batean egongo ginateke, iraileko ustezko magiari abestu dioten artisten interpretazioekin. Nat ”King” Cole, Nana Moskouri,  Bobby Darin, … bederatzigarren hilari kantatuz gutariko askorengan arrastoa utzi zuten artistak dira. Zer du irailak?

Normaltasunera itzultzea dakar irailak, oporraldiko artifizialtasunetik urrun; udako gau bero batean piztutako maitasun-harremanetik aldentzen gaitu gupidagabeki, edo, besterik gabe, lan-erritmo produktibora itzularazten gaitu, nagusiaren mesedetan. Irailak inflexio-puntua markatu du, ziurgabetasunetik etorkizun desberdina prometitzen duen bidaia baten amaiera baitakar. Baina horixe besterik ez da: promesa bat.

Gizon-emakume guztiok dugu gure iraila, hil soil bat baino gehiago dena. Errebisatu motxilan eta ikusiko duzu badirela irail desberdin adina urte, guztiek ezaugarri amankomun batekin: ziurgabetasuna. Eta bederatzigarren hilabete hau igarotzen denean... ohituretako izakiak garela egiaztatuko dugu berriro, aldaketarako gogo teorikoa erakusten dugun arren, gure espazio erosoan tinko irautea nahiago baitugu. 

Argazkia: Ekain