BILATU

botoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
botoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

azaroa 22, 2026

PRESTA GAITEZEN BOTO EMATEKO

 


 Argi dago abstentzioa ez dela irtenbidea Milei, Trump, Abascal edo Feijóo bezalakoek sustatzen duten oldar politiko motari aurre egiteko. Ausartak izan behar dugu —orain arte izan garen bezala—, eta denbora luzez sentitu dugun neke politikoa alde batera utzita hauteslekuetara itzuli eta botoa eman behar dugu. Ez dut zehazten ezkerraren edo eskuinaren alde agertu behar denik —hori da, nire ustez, gutxien axola beharko lukeena. Baina, gure kontzientziaren arabera jokatu behar dugu, txikitatik barneratu zaigun printzipio bati jarraiki: besteenganako errespetua, ditugun desberdintasunetatik.

Bost axola Pedro eta Alberto. Are gutxiago euren eztabaida kirastuak, huts egiteak eta zentzugabekeriak. Benetako IDEIAK behar ditugu —hizki larriz idatzitakoak—, gizarte orekatu baten mekanismoak behar bezala martxan jarriko dituztenak. Ez naiz «ezkertiarragoa» osasun-sistema edo hezkuntza publikoa defendatze hutsagatik; eta ezin naute «eskuindartzat» jo merkatu askean sinesteagatik. Beti jarrera zentzudun, natural eta irekien alde egin dut eta hala izango da aurrerantzean ere, erabateko askatasunez garatuak. Aspaldi utzi nion «koloreen» alde borrokatzeari, kirol-taldeen kasuan badira ere. Banderak errespetatzen ditut, baldin eta horiek astintzen dituztenak ez badatoz ni probokatzera.

Egungo egoera politikoa atsegin ez badugu ere, ezin gara geldirik egon. Hori amore ematearen parekoa litzateke. Borroka gaitezen gure botoaren bidez, ager gaitezen erokeria honen aurka, eta izan dezagun konfiantza gure indarrean. Gizarte arduratsu batek soilik izango du, zain dugun munstroari aurre egiteko gaitasuna.