Zenbait erakusgailuk pentsarazten didate gure egungo gizartearen norabideak kezkatzeko moduko zantzuak erakusten dituela. Dena den, eta irakurlea kezkatzen has ez dadin, gogoan uzan haiek ez daudela zientifikoki egiaztatuta eta, beraz, ezin dira orokortu. Horrexegatik , nire pentsamenduak eta idatziak erlatibotasunez hartu behar dira, gainerako gizakien pentsamendu, idatzi eta adierazpenen antzera.
Joan den egunean, nire adineko lagun batek bere semea, erraina... eta bikotearen txakurra aurkeztu zizkidan. Ia-ia ordu berean, egunkari batean irakurri nuen "Black Friday" izeneko atzerriko ohitura hilabete oso batera luzatzen ari dela zenbait sektoretan, kontsumitzaile neurrigabeen poz handirako, noski. Halloweenen oihartzunak oraindik itzali gabe, dagoeneko "Eguberri Zoriontsu" en bonbardaketa jasaten ari gara...
Ez dakit nora doan mendebal zibilizazioa, gizadi osoa ez esatearren. Nire adinak talaia nahiko garaia ahalbidetzen didan arren, ez naiz gai egoera orokorra behar bezala hautemateko. Badut lagun bat, aspaldiko gure gerra "Zer eskatzen du herriak?" itaun loriatsuari, umoretsu eta oihuka erantzuten diona: "Loteria!!!"
Bada… beharbada.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina