Askoz lehenago heldu zen nire bizitzara Bob Dylan Leonard Cohen baino. Haren doinuak gitarrak lagunduta abesten (gaizki) ahalegindu nintzen nire aurreneko hogeietan. Aitortu beharra daukat, bere abestien bertsioak - Baez, Byrds…- nahiago nituela egilearen ahotsa ulertezinaren hurrena egiten baitzitzaidan, urteekin gure arteko ahots-erlazioa zeharo konplikatu dena.
Jaiotzez kebekarraren hitzak, berriz, ozta-ozta erretenitzen nituen, agian bertsio liserigarriragorik ezean. Edozein delarik, biak ditut gogoko. Eta biekin gozatu dut: Cohenek bide minago bat jorratu zuen, baina biek atsedenik gabe abestu zuten gizakiaren askatasuna… eta esklabotasunaren miseria.
Baliteke Dylan belaunaldi oso baten poeta musikaria edo musikari poeta izatea. Berdin dio ordena: erraldoia da. Cohen, ordea, hurbilagoa zait, ez hura bezain kriptikoa. Bera ere handia.
Egun hauetan Aita Santuak Dylan hartu du Vaticanon eta norbaitek inon adierazi du, Leon XIV.ak, azkenik, Jainkoa ezagutu duela. Data berdintsu hauetan hamar urte betetzen dira Cohen gure artetik joan zela. Eta une aproposa iruditu zait bi artista bikain horien musika eta mezuekin une bat ematea, zarata eta arrabots guztietatik urrun. Hortxe uzten zaitut, aukerarekin:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina