BILATU

klima etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
klima etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abuztua 30, 2026

KLIMA HERRI JAKINTZAREN KALTETAN

 


Paradoxikoa da eguraldiari buruzko antzinako esaerek bizirik irautea, haien fidagarritasuna gaur egun frogatzea zaila bihurtzen ari den arren; izan ere, erreferentzia historikoak baliogabetzen dituen abiaduran ari dira aldatzen eguraldi-ereduak. "Arrats gorri…"ren gaineko errefraua erabil dezakegu eguzkia etzatzera doala, eta hurrengo goizean zeru lainotu eta euriaren mehatxua aurkitu, hori bai tanta bakar bat ere bota gabe.

Herri jakintzak “Iturriak lehortu edo zubiak suntsitu» (seca las fuentes o lleva los puentes) esaerarekin lotzen den hilabetean sartzen ari gara; eta, egungo martxaren arabera, biak gertatuko direla pentsatzera jotzen dut, izan ere, ur-murrizketek beren horretan jarraitzen dute eta mundu osoan etenik gabe segitzen dute hondamendi naturalek.

Beraz, herri-jakinduriaren alderdi batzuen gainean ari da hegazka ahanztura; eta bitartean. behaketa jarraitik ez da naturaren jokabideari buruzko ikasgai berririk ondorioztatzen, egunez egun kaosa handitzen ari dela uste izatea salbu.

Argazkia: ULUM

maiatza 22, 2023

KLIMA-ALDAKETARI ERAGIN NAHIAN

 


Klima-aldaketan, lurreko ardatza okertuago egoteak beste edozein faktorek, gizakiak sortu edo naturala, baino zerikusi handiagoa duela pentsatzearen aldekoagoa naiz. Irakurtzen dudanean zenbait herrialdetan ari direla eguraldiaren bilakaeran nola edo hala eragin nahian, ez naiz batere harritzen. Garai guztietako zientzialari, nekazari xume eta gobernarien burutik igaro da zerua eta haren ondorio atmosferikoak menderatzeko ideia. Ideia kilikagarria.

Baina uste dut, basamortuko hondar ale bat bagina bezala espazioaren handitasunean galdurik, gizakiaren eskuak ezer gutxi egin dezakeela gure planetari itxura eman dion klimari erabateko kontrola ahalbidetzeko. Milaka milioi urtetan naturak bere nahierara agindu du, eta naturaren aginduz aletxo honetan bizitza behartura gaudenok ikusle hutsak izan gara, menperatu ezinezko indar esplikaezinen aurrean.

Eta hobe horrela. Natura gizakien adimena baino gorago dabilen bitartean gure sen akabatzaile eta oro suntsitzailetik aske egongo da, eta - iruditzen zait- hondar aleak basamortu infinituan segituko du beti, gurekin ala gu gabe.

Argazkia: wikipedia