BILATU

maiatza 22, 2023

KLIMA-ALDAKETARI ERAGIN NAHIAN

 


Klima-aldaketan, lurreko ardatza okertuago egoteak beste edozein faktorek, gizakiak sortu edo naturala, baino zerikusi handiagoa duela pentsatzearen aldekoagoa naiz. Irakurtzen dudanean zenbait herrialdetan ari direla eguraldiaren bilakaeran nola edo hala eragin nahian, ez naiz batere harritzen. Garai guztietako zientzialari, nekazari xume eta gobernarien burutik igaro da zerua eta haren ondorio atmosferikoak menderatzeko ideia. Ideia kilikagarria.

Baina uste dut, basamortuko hondar ale bat bagina bezala espazioaren handitasunean galdurik, gizakiaren eskuak ezer gutxi egin dezakeela gure planetari itxura eman dion klimari erabateko kontrola ahalbidetzeko. Milaka milioi urtetan naturak bere nahierara agindu du, eta naturaren aginduz aletxo honetan bizitza behartura gaudenok ikusle hutsak izan gara, menperatu ezinezko indar esplikaezinen aurrean.

Eta hobe horrela. Natura gizakien adimena baino gorago dabilen bitartean gure sen akabatzaile eta oro suntsitzailetik aske egongo da, eta - iruditzen zait- hondar aleak basamortu infinituan segituko du beti, gurekin ala gu gabe.

Argazkia: wikipedia

3 iruzkin:

  1. Ikuspegi argia eta sakona azaltzen dezu sasi guztien gainetik.
    Eskerten dizut iritzia azaltzea.
    Esker beroak

    ErantzunEzabatu
  2. Sorpresa hartu dut artikuluaren hasierako baieztapenarekin. Zientzialari eta aditu ia ia guztiek berotegi efektua sortzen duten gas isurketei botatzen die klima aldaketaren errua. Lurraren ardatzarena zertan oinarrituta?

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Aitor! Diodana ez dago zuk esaten duzunarekin kontra. Niri ere iruditzen zait gas isurketa eta elementu induzituak direla eragilerik handienak, dugun eguratsaren kasuan. Baina teoria batean oinarritua - lurreko ardatza mugikorra dela dioena- iruditzen zait "indar" gehiago eduki dezaktela unibertsoko eragileek guk hemen egin dezakeguna baino. Horrek ez du esan nahi... epe labur-ertainean kaltetuak aterako ez garenik gure akatsengatik. Suposamendu hutsean geratzen naiz.

      Ezabatu