Alberto Onaindia, Iñaki Azpiazu eta beste
zenbait apaiz euskaldun euskal elizaren hondamendiaz Vatikano jakin gainean
ipintzen aritu ziren 1938 inguruan. Bando faxistak Euskal Herriko eliza goitik
behera urratu zuen, eta dozenaka apaiz eta erlijioso erail zituzten euskaldunen
defentsan jarduteagatik. Onaindia, Azpiazu eta besteek ezer gutxi lortu zuten
Vatikano gorretik, Erromako goi hierarkia faxistekin lerrotu baitzen.
Duela 55 urte, 1960ko maiatzean, euskal
apaizek ostera altxatu zuten euren ahotsa, erregimen frankistaren mehatxupeko
euskal gizarte eta elizarentzako askatasuna eskatuz. Elizaren goi agintariei igorritako
idazkia pertsona eta kristau bezala sinatzen zuten hiru ehun baino gehiago
apaizei eman zitzaien erantzun bakarra jazarpena izan zen. Iluntasunak nagusi
izaten segitu zuen.
Ebanjelioaren arabera, pobreen eliza xumearen
bultzatzaile izatea; ministerio guztietan laikoen parte-hartzea babestea, batez
ere emakumeena. Jainkoarenganako bidea eraiki asmoz, herriaren arazoetatik eta
ametsetatik eragileak litezkeen lan komunitateen adore emaile izatea; Euskal
Herriko gainontzeko gotzainekin batera, Iruñea, Bilbo, Donostia eta
Gasteizkoak, denak batera, lan egin dezaten Lurralde Eliztar bereko Euskal
Eliza eragile izatea.
Ulertuko al du Vatikanok, behingoz, euskal
elizaren erregua?
Oharra: idazkiaz bat egi nahi izanez gero,
bidali mezu bat, izen eta bi abizenekin: placerugarte@gmail.com
