Walking the dog
I’ m just a walking the dog
If you dont’ know how to do it
I’ ll show you how to walk the dog
I’ m just a walking the dog
If you dont’ know how to do it
I’ ll show you how to walk the dog
Egun hauetan leihotik begira etxe aurretik txakurrarekin gora eta behera norbait ikusten dudanean Rolling Stones taldea
datorkit gogora. Britaniarrek duela ia-ia hirurogei urte erakutsi nahi zioten neskari txakurra nola paseatzen zen, eta musikarien musu trukeko eskaintza gogoratu dut, itxialdiaren zama arintzearren batzuek animalien jabeei txakurrak alokatzen dizkietela irakurri dudanean, paseatzea zer den ote dakiten frogatu beharrik gabe. Harri pirritariek neska erakarri nahi zuten txakurrarekiko abileziarekin; orain ari diren burumotz horiek, aldiz, denok baino gehiago direlakoan daude, ergelkeriatik arituz.
Egun hauetan ere irakurri dut (dugu) Munilla gantzagarriari isuna jarri diotela bera autoa gidatzen ari zela beste pertsona bat gidari kidearen tokian eserita zeramalako. Ze arraio! Gotzainari isuna jarri diote humanoa delako, eta denok ditugu gure erorikoak, kontxo! Baina benetan hunkitu nauena izan da, gizartearen aurrean bere burua “apaldu” eta publikoki hiritar guztioi barkamena eskatu izana. Hori bai, gauzak garbi uztearren, eta “umiltasun” keinu zoragarrian albistea filtratu zuena berak barkatu duela gehitu zuen. Eta galdera datorkit: barkamena guri eskatu, zergatik? Eta arau haustura ezagutu izan ez bagenu?... Munilla, gogora ezazu: zoritxarrekoak umeak eskandalizatzen dituztenak... Hobe litzateke harri bat lepoan lotu ondoren itsas hondora jaurtiko balira. Nork hitz egin zuen horrela? Ondotxo dakizu zuk hori…
Argazkia: Ekain