![]() |
| Balbino aitona |
Balbino Garcia de Albizu nafar ameskoetako
donostiarra adiskidea dut bere etxeko ateak ireki zizkidanetik. Balbino kultura
langile porrokatua da eta bere jatorriaren gaineko historiaz idatzi du zenbait
liburutan. Baina Balbino, batez ere egiaren aldarrikapenaren aldeko saiakera
sutsuarengatik da ezaguna. Buru belarri ari da
aztertzen azken gerra garaiko zenbait erailketa.
Frankistek Ameskoetan tiroz hildako
norbanako askoren gorpuzkinak ikertu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartekoek Balbinoren
ekimenari esker. Honek Urbasa aldean burututako azterketa sakon eta zorrotzaren
bidez jarri ziren aranzaditarrak lanean eta zenbait urteren buruko horien lana
bere fruituak ematen ari da.
Argentinako Maiatzeko Plazaren helburuari
nolabaiteko norabide aldaketa eskainiz, eraile faxistek lurreko azaletik 1936an
desagerraraziriko gizon-emakume haien arrastoa segitzen ari da Balbino,
biloba erantzulearen legez. Eta duela gutxi Maiatzeko Amonen presidenteak bere
biloba aurkitu zuen moduan, Balbinok izen bereko bere aitonaren gorpuzkinekin egin berri du
topo. Honatx iragan larunbatean igorri zidan mezua:
![]() |
| Aranzadik arakatu duen leizea |
“A finales de
junio me tomaron una muestra para la identificación ADN de los restos humanos
de la Sima del Raso de Urbasa (10 cadáveres en total) Me ha llamado por
teléfono Lourdes Herrasti para confirmarme que han identificado el cadáver de
mi abuelo. El que tenían etiquetado como número 10. El mayor en edad de los
diez. De las fotografías que tengo de los restos y de las conversaciones
mantenidas con el equipo forense, que dirige Paco Etxeberria, puedo decir lo
siguiente: murió en el exterior de la sima y luego, ya cadáver, su cuerpo fue
arrojado al interior. De un único disparo de arma corta, en el parietal,
probablemente izquierdo. El disparo fue hecho a muy corta distancia y era una
bala de calibre 9 mm corto"
Balbino liburu bat prestatzen ari da sarraski haren gaineko informazio
argigarriarekin. Ez dago baieztatzerik kriminal haien delitu osoa azalarazi
ahal izango ote duen baina ziur nago Balbino bilobaren gisako pertsonekin askoz
hurbilago gaudela egiatik.
Argazkiak: Balbino García de Albizu

