Ziur aski, Madrilgo udal-agintari txit argiak lehenago konturatu izan balira, bietako bati edo biei izena aldatuko zioten. Ez dituzte burugabekeriak onartzen, ezta txantxetan ere! Amnistia eta independentzia. Nori otu zitzaion elkarren ondoko bi kaleri halako deiturarik jartzea? Garaiz ezagutu izan balute larrutik ordainduko zuten izen horien eragileek! Euren buruzagi historiko izan zen Fragak esan ohi zuen moduan, lehenago beren gorpuaren gainetik pasatu beharko zuten.
Are gehiago, ni ziur nengoen Madrilgo atzoko
manifestazioaren ondoren -ez ziren ausartu Ekialdeko Plazara deitzera, ez
Caudilloren aireak arnasten ez dituztelako, baizik eta jeneral galiziarraren
ohiko milioietara iritsiko ez zirelakoan- nioen, ziur nengoela izkina hura
eraso eta bi plakak erauziko zituztela, baieztatzen duten bezala,
Europaren aurrean lotsarik ez izateko.
Kontua da kaleek gaur izen berarekin
jarraitzen dutela eta asteazkenean amnistia eta, batek daki, independentziarantz
eraman dezakeen lasterketa hasiko dela. Cosas veredes.
Argazkia: La Vanguardia