Gure bizitzak gero eta antz handiagoa du reality show horietako batekin. Ez dakit noraino eraman dezakeen adimen artifizialak gizateria, baina iruditzen zait zuzenean goazela kanpoko borondateen bidezko erabateko mendetasunera. Hau da, alienazio absolutura, ahalbide osoko jainko lurtar baten preso.
Konformismorik handienean murgildu nahi
gaituzten mezuen etengabeko jarioari erreparatu besterik ez dugu egin behar.
Gero eta panpina otzanagoak gara, gidoi batek mugituta. Gidoi horren egilea
ez dugu ezagutzen, baina ez dago guk sinatua. Ezer ez da egia realityetan,
ezta izena ere! Guztia gidoi bat da. Eta zoritxarrez haiengan babesten gara,
xedetzat hartuta.
Gu nahasten saiatzen dira, gainditu ezinezko
sare batean harrapatzeko. Inor ez dago nahasmen horretatik libre. Jainko
ahalguztidunak bakarrik du argi bere helburua, itzaletik: izaki garaiezina da
eta, beraz, gainerakoa ez zaio interesatzen, bera mirets dezaten eta
berarengatik sakrifika daitezen baino. Teologia berri bat martxan dago, eta
profetak lanean ari dira ohiko milurtetako erlijioen mandamentuen ordezkoak
prestatzeko. Guretzako gidoia idazten ari dira, etengabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina