BILATU

urria 04, 2026

ERGELEN DEMOKRAZIA


Ergelkeriaren eta demokraziaren arteko zerikusia sistema demokratikoak boto guztiei balio bera ematean datza. Horrek etengabeko arriskua sortzen du: informazio-faltak, manipulazioak edo herritarren utzikeriak buruzagi kaskar eta okerrak boterera iristea ahalbidetu dezakete. Hortxe dago gakoa, jaun-andreok- bizi ari garen munduko espektakulu negargarriari dagokionez. Horrek esan nahi al du demokrazia sistema ezegokia denik? Mesedez! Ez doa hortik.

Ergelkeria ez da delitu, jakina. Ezaguna da, Naturak ematen ez duena Salamancak ez duela mailugatzen. Gizon-emakumeok mugatuta jaiotzen gara eta norberaren garapenerako joko-neurriak ez dira infinituak. Dena den, eguneroko praktikak darakutsan legez, ergelkeriarako mugak mugikorrak ei dira, eta goiko botere-ezkutu (eta ez hain ezkutuetatik) pentsamendu kritikoa eraso egiten da eta boterearen mekanismo guztien bidez mespretxatua izaten ari da intelektoaren erabilera. Nola moldatu norbera suntsitzen duena errealitate bakar eta posible gisa onartzen duen herritarra? Ergelkeria zibikoa da formula. Horrela bakarrik uler daiteke, adibidez, osasungintza publikoa arbuiatzen duen behargina edota ahalbidetza sozialaren kontra ageri dena.

Behin eta berriz aldarrikatzeagatik arnasarik gabe erortzeko arriskua daitekeen arren, demokrazia babesteko modu bakarra pentsamendu kritikoa irakastea dela azpimarratu behar da, guztiontzako askatasuna bermatzeko sistema politikorik onena dela ozenki defendatuz.

Argazkia: Daniel Innerarityren "La defensa de la democracia" liburutik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina