Arrazoiaren
indarrak ezin du, epe laburrera bederen, ezertxo ere egin indarraren
arrazoiaren aurrean. Historikoki hamaika aldiz frogatu ahal izan dena berriz
gertatzen ari da Errusia-Ukraina gatazkan. Eta AEB-Errusiaren arteko
pultsu politiko sekularrean (Europari zer interesatzen zaion asmakizun dugu)
beste behin azaldu da Krimea auzia, ezten pozoitsuren gisa.
Sebastopol |
Putinen
gobernuak ziztu bizian jarri du martxan erreferenduma, krimeatarren gogoa zein
den garbi uzteko. Ez dakit zergatik baina hiritarrek zer erabakiko duten
zalantzan izan balu Putinek kontsultarako deia ez zukeela babestuko iruditzen zait .
Eta zuri?
Nazioarteko
kritiken artean - espainiarra barne- ez dut bat ere ikusi, Krimearen etorkizuna
ukrainatar guztiei dagokiela defendatuz. Baina zertan gaude? Berdin dit,
Nikita Kruschevek hartutako erabakiarengatik Krimea Errusiatik Ukrainara
1954an – hortxe bertan oraindik- pasatu
izanak. Administratiboki egun ukrainatarra da Krimea. Beraz, ez al lukete
Ukraina osoko hiritarrek parte hartu beharko krimeatarren
"borondatea" zehazteko?
Ba, hori! Arrazoia eduki dezakegun arren... indarra falta zaigula. Armek ahalbidetzen dutena.
Ba, hori! Arrazoia eduki dezakegun arren... indarra falta zaigula. Armek ahalbidetzen dutena.
Argazkiak: wikipedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina