Messik burua galdu
zuen, ala agian bere aitak. Ala biek. Eta bazterrak harrotu egin zaizkigu,
galdera nagusia jokalariari zer gertatuko ote bide delarik,
justiziak burutu beharrekoa zer den ahaztu izan balitz bezala.
Ia-ia une bertsuan,
komunikabideek ekarri digute Barçaren azken fitxaketa zalapartatsuaren zenbait
zehazkizun eta arras txundituta geratu naiz honako klausularekin:
"senyeraren" balore izpiritualak aurrerantzean defendatuko dituen
ostikalariaren adiskideak Brasildik etorri ahal izango dira, bi hilabetean
behin Barcelonara, gastu guztiak futbol taldeak ordainduta. Ez dut uste Master
in Bussines Administration egitera bertaratuko direnik.
Norbaitek esango
dit enpresa pribatu batek bere diruarekin nahi duena egin dezakeela... Esan
egingo dit, baina ni ez nago ados baieztapen horrekin. Edozein enpresak bere
bezero, hornitzaile eta inguruko guztiei errespetua zor baitie; ez ditu iraindu
behar, ezta keinuz ere. Diruak, gezurra iruditzen bazaigu ere, badu bere etika.
Eta diru irabazte hutsak ez du edozein gehiegikeria baimentzen. Demokrazia ez
da agintean daudenak edozertarako libertatea edukitzea. Agindu ahal izateak ez
die korsikar patentea ahalbidetzen agintariei. Eta hori ahaztu egin dela
dirudi.
Barça da erantzulea,
onerako eta txarrerako, bere langileak kontratatzeko erabilitako bitartekoez.
Eta horiek lege betebeharretarako duten obligazioez. Messik galdu du burua
baina bere enpresak bidea erakutsi dio iruzurrerako. Fitxaketa berriaren
ergelkeria lotsagarriei amen egiteak bide okerra ongarritzea adierazten du. Eta
espainiar estatuko egoera kalamitosoak hiritarrak suzko zigor mantsotzailerekin
astintzen dituen bitartean hiritargoari denbora pasarako gai berria
zerbitzatzen zaio, futbolisten istorio lotsagarriekin. Francok ez zuen hobeto
egingo.
Argazkia: famosos.ciudad.com.ar
....kaka
ErantzunEzabatuedonon...