Susto handia hartu nuen herenegun, nahiz eta, ongi pentsatuta, topatuko nuela suposatu beharko nuen zerbait izan zen. Madrilgo auzo dotorean nengoen eta itxurakeriagatik arreta irabazi zidan eliza hark, batez bestekoa baino bizi-maila altuagoa zirudien hainbat auzokideren berotasunaz gozatzen zuen. Bi sexuetako kaietanoak tenplutik sartzen eta irteten ari ziren, bizitza mesedegarria izan zaiela zerakutsan ziurtasuna aurpegietan marraztua, gainerako hilkorrok ibiltzen garen aldeetara begiratu beharrik gabe.
Ez ninduen harritu aldarean zegoen bandera
ori-gorriak, ezta —are gutxiago— une hartan eliztarrei zuzentzen ari zitzaien
apaizaren hitzaldi zaharkituak. Bisitan nengoen, eta ez nuen ezer esaterik
haren hitzei. Sartu izan ez banintz saihestuko nituzkeen berba pozoitsuak eta nire
haserrea.
Baina nire harridura handia izan zen, Roucoren 2014ko erabakiaren arabera gaur egun basilika den tenplu hartatik atera nintzenean.
Elizaurreko horma nagusian, eliztarrek arazorik gabe irakurtzeko
moduan jarrita, plaka zegoen: “Jose Antonio Primo de Rivera, presente” 36ko
gerran garaileen bandoan hildako zenbait kideri eskainitako bigarren plaka batekin.
Eta ia-ia K.O utzi ninduena izan zen, izen haien arteko lehena Marcelino
Oreja Elosegirena zela irakurtzeak.
Jaun andreok, ez dago irtenbiderik. Ez dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina