Traktorezaleen oldarrak ezer garbi utzi badu, politikoen hauskortasuna izan da.
Ez dut baloratu nahi matxinada indar erreakzionarioek edo nekazariak
defendatzen dituzten sindikatuek eragin duten. Elementu mobilizatzaileari
buruzko eztabaida lekuz kanpokoa iruditzen zait, garrantzitsua emaitza baita.
Eta uste dut traktoreek lortu dutela, lehenik eta behin, zeharo alienatuta den
gizartea bere lozorroan apurtxo bat deseroso sentiaraztea eta, bestetik, bere
arau "globalizatuekin" mundua zurruntzea erabaki duen kasta politikoa
izutzea. Itzalpean zirkuko hariak tiratzen dituzten planetaren jabeen morroiek
beldur handia diote edozein mobilizazio antolatu kolektiboari.
Protestak sistema ekonomikoaren puntu ahulak ukitzen dituenean, gertaeren
bilakaera, berehalakoa izateaz gain, aldaketa baten azeleratzailea izan
daiteke, iraultzailea ez bada ere, eta eragin positiboa izan dezake protestaren
eragileengan. Hau da, antolatutako protestaren aurrean status quo-ak dar-dar egiten du. Beti
gertatu izan da horrela eta XX.mendea diodanaren erakusleiho izan zen, maila
guztietan.
Gertatutakoa ikusita, munduko gizartea animatuko nuke traktore gidariak
kontratatzera aldian behin kalera atera daitezen, munduan gosetea
desagertzearen alde, bakearen alde, herri guztien garapen ekonomiko eta giza
garapenaren alde, eta abar luzearen alde borrokatzeko.
Argazkia: EFE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina