Errepasatzen ari nintzen lehengoan Luis S.
Granjelen "Historia de la medicina vasca" liburua eta egiatasun
borobil batekin egin nuen topo: medikuntza iristen ez den tokiraino gizakion
fedeak proiektatzen du bere itzala, gaixoaren osasunbideko esperantzan. Historikoki
defizitarioa izan den mediku-zerbitzu labur eta ertz beterikoan naturaz
gaindiko laguntzan jarri dute beti gizon emakumeek itxaropena eta pentsatzekoa
da leize koba ilunetan ere antzeko mekanismoarekin aritzen zirela gure
jentilak, eta aitortu behar da ordudanik sinesmenak psikologikoki egundoko
mirariak egin dituela.
Kristautasunak jainko bakarra defendatzen duen arren, bitxia da panteoi zerutiarreko arasetan agertzen zaizkigun bigarren mailako babesle eta artekarien multzoa. Kristoren aurreko sineskerien hondakinak daitezkeenak sakon sustraitu ziren gizartearen kontzientzian eta horrela ehunka jainko eta jainkosa txikik betetzen dute gure zeru partikularra: Magdalena, Lazaro, Antonio, Ageda, Eloy, Apolonia, Santiago, Roke, Marina, Kristina... gaixotasun larrietarako abokatu ahaltsuak.
Osasuneko patroiak ez ezik arlo askotakoak azaltzen zaizkigu santutegian: Rita, Fabiola, Barbara, Karlos, Tomas... Garbi dago monoteismoak ezin izan zuela jainko desberdinen oihartzuna guztiz ezabatu. Eta jainko bakarreko kredoa ezarri bazuen ere bigarren mailako dibinitateenganako debozioa ongarritu zuen, gau eta egun, interes propioan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina