Pedro Sanchezek La Moncloako atearen eskutokia bereganatu duenean, niri behintzat presenteagoak egin zaizkit duela urtebete
bat inguru sozialisten ideia berriak aldarrikatuz euren kongresurako
deia egin zeneko lehentasunak. Besteak beste, Sanchezen memorandumean
irakurtzen zen kontzepzio politikoari sinesgarritasuna falta zaiola
iharduna mugatuko duen espazio moraleko baliorik gabe, berdintasun,
askatasun eta solidaritatearen zutabe nagusi eta ezinbestekoen barruan.
Irakurri
dut berriro sozialisten txosten hura eta konturatu naiz, kongresuan
aliatu dituen indar politiko batzuen balioak ez direla ezta aipatu ere
egiten. Ariketa konplikatua du, beraz, Sanchezek espazio moraleko
puzzlean guztion ideiei toki ematen. Alde batetik eta bestetik indar
negatiboak hel dakizkioke, eta arrisku bizia du bere burua balizko
sokrate berria bilakatzeko. Hurrengo belaunaldiek galde lezakete: izan
al zen inoiz Sanchez? Ez al zen PPren inbento miragarri bat izango? PSOEkrates berria?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina