Aitorpen batekin ekiten diot idazkiñoari: txundi nazaketen eragileak gero
eta gutxiago diren uneetan bizi naiz. Areago, oso bakanak dira benetan
kezkatzen nauten gauzak. Bizkarrean daramadan eskarmentu-motxila gainezka
egitear dago eta bizitzari eszeptizismoaren talaiatik begiratzen diot. Horrek badu
bere alde ona: ezer gutxik kentzen dit lo egiteko gogoa.
Eszeptizismoak ahalbideturiko erlatibotasunetik espazio zabala irabazarazi dit, non eta soseguan. Geometrian irakatsi ziguten puntuak ez duela dimentsiorik. Uneak -instanteak- ez duen moduan. Ez dira, beraz, neurgarriak. Eta pentsatzen ari naiz bizitza ez ote den ibilbide geometrikoaren une puntualetako soka.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina