Nire bizitzaren lehen aldiz ospitalizatu behar
izan naute. Orain arte kirofanoko giroa eleberri eta pelikulen bitartez
bakarrik ezagutzen nuen, baina iragan astean zuzeneko konexioan jarri naute
anestesiarekin eta ebakuntzaren osteko suspertzea nire baitan frogatu dut. Ez
da ezer larria izan baina esperientzia txiki honen kariaz pertsonon
hauskortasunari buruzko hausnarketa xehe bat piztu da ostera nire baitan.
Ez gara ezer, nahasi kimiko bat baizik,
sentimendu batzuetan ainguratuta. Eta formula kimikoen katean eragile
arrotzen batek ikutzen duenean eraikin fisikoa dardaran jartzen da, erortze
osoaren arriskuarekin. Auskalo nola sortu zen bizia! Auskalo zenbat konposaketa
eta erreakzio desberdin eman behar izan diren, garenera heltzeko. Eta
suposatzen dut katea ez dela amaitu eta prozesu ebolutiboan segitzen dugula.
Baina sentimenduak? Emozioak? Nola sortu ziren ez dakidan arren, konbentzituta
nago eurak direla gure azkarria eta ez dagoela euren kontrako elementu
ezabatzailerik. Xume-xume esanda, horiei esker bizi gara. Gainerakoa kimika da.
Argazkia: JMVM
Arratsaldeon! Sentitzen det esperientzia hori pasatu izatea baina pozten naiz esaten dezun bezala ondo zaudela.
ErantzunEzabatuBesarkada bat
Bego
Eskerrik asko, Begoña!!!
ErantzunEzabatu