Egun hauetan Ramon Tamamesen izenarekin batera komunikabideetara azaltzen ari diren gehienak ez bezala, ez nuen gaztaroan aipatu katedradunaren Espainiako Ekonomia-egitura deritzan liburua irakurri. Baina trantsizioko lehen une haietan Tamamesen nortasunak zertxobait erakarri ninduela aitortu behar dut. Ez ninduen harritu, ordea, Carrilloren zirkuluarekin hautsiz, EPKtik Suarezen CDSra igaro zenean, uste baitut pertsona guztiok bizitzaren alderdi guztietan definitzen dugula gure burua, ibilbideko etapa guztietan aurre egin ahala. Tamamesekiko nire arreta hain txikia izan da azken urteotan, zein politikoki zertan zebilen ere ez dudala jakin, oraintsu arte.
Eta gauza ez da Voxeko ordezkari izatea onartzeak goralerik sorrarazten didanik; lehen esan dudan bezala pertsonaren askatasun indibidualean sinesten dut, eta beraz katedradun ohiak berak nahi duena egin dezake bere buruarekin. Abascalen ad maiorem gloriam urkatu nahi dela? Aurrera!
Baina erridikuluaren kontzeptua aipatu nahi diot komunista ohiari, edozeinen duintasuna printzatu egin dezakeen faktorea. Horixe bakarrik. Edozelan, nahi duena egiteko librea da.
Argazkia: https://revistaregistradores.es/ramon-tamames/
Adinarekin burutik egin zaio, eta haize- errotak giganteak direla uste du.Ez dut beste azalpenik ikusten
ErantzunEzabatu