Kasualitate hutsez bi informazioa egun berean iritsi zaizkit. Eta hausnarketa ugarirako eman didate, nahiz eta nolabaiteko arrazonamendu ahalmenarekin bizitzara jauzi egin nuenetik nire barnean dauden pentsamendu berdinak diren. Esan nahi dut, duela hamarkada batzuetatik.
Polo biren ordez anitz dituen gizarte batean ibiltzen jarraitzen dugu. Hain da askotarikoa
mugitzen garen giza masa, non era guztietako agerpenak aurki ditzakegu,
horietako asko kontrako norabidetan hazita, eta ezer aldatuko ez den itxaropenik
gabe, ia dena estaltzen duen denboraren joana markatzen duen erlojua izan ezik.
Adibidea jarri nahi dut: alde batetik,
argazkiko plaka Espainiako eliza baten atartean. Espainiarrak gorrotoaren
paroxismoraino eraman zituen gerra baten sortzaileak goratu eta ondratzen
dituen agerbidea dugu, denboraren joanak
oraindik berarengandik arrastorik utzi ez duen testigantza deitoragarria.
Bestetik – ez nuen lerroalde berdinean idatzi nahi- eta kasuko izena jartzearren, Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendi arrasatearrarena. Fusilatua izan zen 1936an. Sendiak hamarkadak daramatza gizon haren exekuzioaren gaineko “arrazoien” bila. Honako hauxe da berriki Burgoseko Lurralde Militarraren 43. epaitegi militarretik jasotako idazkiak zioena:
"Nire esku dauden inbentario guztiak
bilatu ditut, emandako informazioak ematen dituen aukera guztiak kontuan
hartuta. Testuinguruari buruz gehiago jakiteko eskuragarri dagoen bibliografia
ere kontsultatu dut. Guztiak adierazten du epaiketaz kanpoko exekuzio kasu bat
dela eta, beraz, guk gordetzen ditugunak ez bezalako espediente judizial bat
osatu zen”
Urionabarrenetxea Isasmendi – beste milaka
kasuren antzera- ez zen existitu goiko argazkiaren plaka jarri zutenen moduko
espainiarrentzat. Eta goikoen izenak harrizko xaflatan zizelkatu ziren
bitartean, desagertutakoenek euren ondorengoen bihotzetan bakarrik irauten dute.
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina