Urriak 10. Zertara zetorren oraindik ulertu ez
dudan jai egun batetik abiatu ginen iragan ostiralean eta ezertxo ere esaten
didan beste batekin egingo dugu tril etzi. Larrepanotxa, aizu! Gaur
astelehena. Zorionez, inori ez zaio otu –oraindik!- bost begitako zubi
ofizialik eraikitzea data absurdu horien artean.
Aisiaren gizarteko zehazkizun gordinei heltzen
zaie gero eta modu garbiagoan, harekiko eskubidearen marra nola ematen zaigun
eta noraino iristen den bat ere axolarik gabe. Gauza da aisia kontsumitzea,
kosta dakigukeenari erreparatu barik. Eta kostuaz ari naizenean ez nagokio
bakarrik xahupen ekonomikoari. Bada beste motako prezioa, gero edo lehenago
ordaindu behar dena; adibidez, aisiaren gaineko eskubide naturalari giza
garapenerako behar bezalako arretarekin ez erantzutea. Eta kostu horren
amortizazioak zenbait belaunalditarako hipotekatzen gaitu. Ez da, beraz,
gau erdiko ahuntzaren eztula!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina