Badago Madrilen gobernua; beraz, hemen bake
eta gero aintza. Ez da ezer gertatu, ez da ezer mugitu eta aurrerantz egin
zitekeela uste genuenok ahoa bete hortz geratu gara, hamar hilabetetako
desproposito erraldoiaren aurrean.
Hirurehun egun joan zaizkigu marra gorriez denetarikoak entzuten. Nork bereak
jartzen zituen, zegokion eta ez zegokion esparruetan, hemendik ez naiz pasatuko
ozen adieraziz, eta azkenean mapa politikoa irakurtezina geratu zaigu hainbeste
arraiarekin. Inork ez daki ondokoak noraino eskaintzen duen zer eta labirinto
itogarrian galduta ikusten ditut alderdiak, irabazlea barne.
Marra gorriek joko zelaia baldintzatzen dute . Niri ez zait sekula isolamendua
gustatu, nahiz eta batzuetan osasungarri gerta daitekeela uste dezakedan. Baina
garbi dago marra irmoek, denek, interkomunikazioa eragozten dutela.
Buru zurrunkeriak, beraz, oso langa gaindigaitza eraikitzen du jendartean eta horrek kalte besterik ez dakar. Zoritxarrez, gero eta esparru itsu gehiago ditugu gure inguruan, aske ibiltzea ezinaren hurrena bilakaraziz.
Argazkia: 123rf

Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu