Gero eta garbiago daukat naturaz gaindiko
ezertan sinesteko derrigorrezkoa dela giza arropa guztiaz eranztea. Biluzik
abiatu behar da transzendentziarako zubian barrena, ortodoxia kirastuak jota
itoko ez bagara.
Ez ditut katiximak behar eta nire barnean bilduta erosoago sentitzen naiz gizakiak interbenitutako tenpluetan baino. Eskarmentuak diost giza eskuak intereseko aireaz kutsatzen duela bizitza azala eta erantzun ezinezko galderei nire gogoaren (bestalde, zer den ez dakidana) sakontasunetik bakarrik egin diezaieket aurre, isiltasunean. Soberan dauzkat ahoskailu guztiak, anabasa nahastaile besterik ez baitidate ekartzen.
Muga, kortse eta sineskeriak itotzaileak zaizkit, hautaketarako askatasuna ukatzen baitidate. Eta haraindikotasunetik zerbait espero behar badut neuk deskubritu dudalako izango da. Egia erabatekoaren bilakuntzan pertsonen bitartekotza okagarriaren hurrena egin dakidakeelarik, inork ez nau konbentzituko neure konbentzimenduaren bidez ulertu ez dudanaz. Eta erdi bidean geratzen banaiz, ez da ezer gertatzen; behintzat ahalegindu egin naiz.
Argazkia: Tere Anda

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina