Raxoiren politikak ezkerralderako bira egin
zuen bat-batean iragan asteartean. Trumpek eragin zuen miraria eta peperoen
liderrak bularra erakutsi zuen, harro, "Begira, begira... Zertaz kexatzen
zarete?" aurpegiratu nahi izan baligu bezala. Eta gu isilik egon behar, ez
baitabil guztiz oker!
Kristaleko kolorearen araberako sentsazioek markatzen dute subjektibismoaren oinarria eta munduko zirko politikoari erraldoitu egin zaizkio ipotxak presidente estatubatuar berriarekin. Oraintsu arte ikusitakoarekin, mundua amildegira eramaten ari den burugabekeria politikoa geratzeko esperantzari inork gutxik eusten zion. Trumpekeria nagusitu denetik, ordea, ilundu egin dira zeruko ostarte apurrak.

Zer gertatzen ari da? Zer esku beltzek ukitu
ditu
arrazionaltasunaren zutabeak? Erantzunen bila gabiltzan bitartean, ordea, eguneroko borrokak segitzen du, zeharo garaituko ez bagaituzte eta ostiralean betiko joan zitzaigun Leonardekin batera kantatu beharko dugu aspaldiko "Haizea ari da hilobien gainetik. Laster etorriko da askatasuna"

Argazkiak: Tere Anda, El Mundo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina