Amezketarraren nortasunean murgil egiten bada,
Euskal Herrian sortutako pertsonaiarik interesgarrienetakoen multzoan sartu behar
dugula ondoriozta daiteke, samur asko. Horregatik irakurri nuen Puntua
aldizkarian egin berri zaion elkarrizketa. Hamaika plazatako bizipenak gainditu
ondoren Pellok badaki zein ertz askotakoa den mundua, borobila marrazten
zaigun arren. Horrexek egiten ditu bere ekarpenak aberats, interesgarriak, toki
gehienetatik bueltan dagoela erakusten baitu beti. Bere janzkera xumeak ez ditu
zorioneko sasi-ezkutu interesatuak estaltzen: dena garden azaltzen digu,
beldurrik gabe.
Besteak beste, egungo euskal eliz agintarien
gaineko balorazio txikia egin du Pellok aipatu elkarrizketan Hitz
gordinak erabili ditu, oso. Eta ene ustez horixe ematen dio balioa bere
ekarpenari: barne-barneko sentimenduaren islapena da, apaingailurik gabea.
Pellok ondo ezagutzen zuen Juan Garmendia Larrañagak ohi zioen bezala, gauzak
alda ez daitezen ez dago hoberik haien gaineko hitz erditan ibiltzea baino. Pelloren
gisako eliz militanterekin beste kuku batek kantatuko luke, adibidez, Artzain
Onaren katedraleko dorretik. Osasuna, Pello!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina