BILATU

urtarrila 01, 2018

EZ DUT BALANTZERIK EGITEN



Bada kontabilitateari buruzko definizio bat: kontuen liburuak ondo eramatea, urte amaieran nagusiari interesatzen zaion emaitza emateko. Nire ibilbide profesionalean frogatu ahal izan nuen, txantxa dirudien mugaketa hori ez dagoela hain urruti errealitatetik. Eta orain nire buruaren nagusia naizenez gero ez dut neurea den bizitzaren gaineko balantzerik sortzen. Tranpa egin nezake edo, oharkabez, partidaren bat edo beste gaizki baloratu eta balantzearen sinesgarritasuna kolokan jarriko nuke. 

Bestalde, ene ustez, balantzeek ezer gutxi balio dute pertsonen kasuan. Nik behintzat emaitza kontuak nahiago ditut, uneko  errealitate gordina islatzen dutenak. Balorazioko tartea zenbat eta laburragoa den heinean emaitzan asmatzeko probabilitatea handiagotu egiten da. Horrek esan nahi du etengabeko jardun positiboan arituz gero ondorio argitsua ziurtatuta dagoela. Emaitza kontu egiterik ez denean, ordea, txarto! iraganeko erreferente bihurtu garelako seinalea baita. Etorkizun betierekoan jarrita, in saecula saeculorum.

Argazkia: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina